|
Artius
LUZE JOAN DA GAUA
Idazten eman du gau osoa eta ohi bezala, ugari dira zoluan barreiaturik tximurtuta ageri diren paper puskak.
Mahai gainean aldiz, bat bakarra ikus daiteke kandelaren argipean.
Hurbildu eta irakur dezagun: «Gauak egunari daramakion aldea goizean goiz ezabatzen du eguzkiak»...
Paperetik kendu ditu begiak, eta ozta-ozta altxatzen da aulkitik. Alboko ohatzera doa, ohi bezala, pentsakor.
Bien bitartean, auri sendoa ari du kanpoan.
Artius |