Artius
Joxetxo Azkona
Euskaltzaindia / BBK, 1996
EZINA EKINEZ EZINAGO
Argi zirrintaren
begirale liluratua baino,
argia
nahi zuen izan
poetak.
Mendeak joan
mendeak etorri,
eta haserrearen suaz
hor-hemenka dabil
poeta,
kexati,
oinak lurretik
goia hartu ezinik
eta begiak izarrei
arras itzuliak.
Oraino.
Artius
Joxetxo Azkona
Euskaltzaindia / BBK, 1996