|
Artius
IZARREN BELASKERIA
Plastikozko kubo batean bildu dituzte, muskulo eta karamarroak dira, dozena bat edo, zalabardoz arroketan harrapatutakoak.
Zaratatsua da neska-mutiko saila, bizia zertan den ziudadeko asfalto, liburu eta ordenagailuetan ikasitakoa.
Haiengandik ez oso urruti, gurasoak, zelatan irrist-ez-egiteko-eta-deus-txarrik-gerta-ez-dakien.
Mutiko horietako batek, taldeko burua antza, paratu ditu zola gainean, eta amorruz txikitu ditu palaz. Krask egin dute oskolek. Ahi biziduna.
Erauzi ere erauzi dizkiete ankak, eta olgetan ari dira pintzak elkarri erakutsiz, jostetan, ziztatu nahiean bezala...
Lasai eseri naiz gero, gauean, eta begiak gora zuzenduta, hauts zatiki batzuek itsutu naute lipar batez. Hants bustiak ziren, kresal mallcoak, Aquarius eta Piscis-en barrutietatik eroriak.
Artius |