Artius
Joxetxo Azkona

Euskaltzaindia / BBK, 1996

 

 

HIRUGARREN MILENIOAREN ATARIAN

 

   Europa izena duen hiri honetan

zornaz ageri dira teilatuak

eta marra bortitzak aditzen dira bere kaleetan.

 

   Eta orduko hartan musukatu eta besarkatzeko

elkarren arropak eransten zituztenak: Sakib, Minka,

Adis, Zlaton, Bogdan, Hihad, Jasna, Senad...

 

hatzaparka biluzten dira orain

                                           lepamozteko

beren odol nahastuen haurrak

                                           zatikatzeko,

kaleaz bestaldeko emakumeak oro

                                           bortxatzeko,

ogidendetako bezero gosetiak

                                           odolez blaitzeko...

 

Zeren odol puruaren bila baitabil basapiztia Sarajevon.

                                                 (1993)

 

Artius
Joxetxo Azkona

Euskaltzaindia / BBK, 1996