|
Artius
BIGA: SUARI HAIZE EMANEZ
Zu eta ni biok batera bakarka
* * *
Bide lehorretan barrena non gutxien uste hantxe zure begi umel parea.
* * *
Soineko fina ilargiak soinean damaizuna.
* * *
Nerbioiko ur uherrak zubipean, eta zure begirada gardena Arenalean.
* * *
Gaur jakin dute zure eskuek nolako gizona naizen: asuna.
* * *
Gizaseme andanaren eltzean emazteki bat: deblauki piztu da supazterra!
* * *
Zure soinean bezala, belazean ere bada sendabelar gozoa.
* * *
Neskatxaren bularrak nora mutikoaren begiak hara. Lehen orain beti bezala.
* * *
Zure begietako asfaltoari ernaldu zaio nire galipotaren hazia
Artius |