|
Artius
1995EKO HIL ALA BIZIKO URTARRILA
Eta arazo eternalari errotik heltzen diogun bitartean, hosto lehorrek krak egiten dute goiko adarretan zakar dabilen haizeak zurratuta.
Dena da zuri edo beltz,
Kain edo Abel Idigoras edo Ordoņez Gonzalez edo Aznar ETA edo GAL
Auschwitz edo Disney Park,
edo zu nire menpe zaitut nik edo ni estekaturik nauzu zuk.
Dena da zurikeria negu honen gainean, baldarrak dira egun hauen oinkadak.
Artius |