Artius
Joxetxo Azkona

Euskaltzaindia / BBK, 1996

 

 

HIRUGARREN BEGIAZ

 

   Lorerik ez balekar

udaberriak,

bihotzaren begiak

lekuske lur zekenetan.

 

   Izarrak

kontaezinak dira

kopurutan, baina

gogoaren niniak

multzoka litzake

argijariotan.

 

   Ikusi

      eta zenbatu

   ezinezkoa,

barne begiak du jaso.

 

Artius
Joxetxo Azkona

Euskaltzaindia / BBK, 1996