Artius
Joxetxo Azkona

Euskaltzaindia / BBK, 1996

 

 

GOŅIKO GOIALDEAN LOAK HARTUTA

 

Sarobe artetik agertu zen

   Mari,

   bat-batean,

lanbroa amilaraziz.

 

Nondik nora

ote nenbilen

galdetu zidan,

 

eta urruneko oasis baietik

nentorrela

nik erantzun.

 

Orduan

herensugearen bufada

adituz bat,

lanbro gainera igo zen

   Mari,

   bat-batean,

Aralarreko norabidea hartuz

agertu bezala

sarobe artetik

desagertu zelarik...

 

(Betazaletan eroritako lehen tantek

esnatu ninduten. Aldamenean, otorduan

bapo edan eta jandakoaren hondarrak:

 

     ardo botila hustuta zegoen,

     pistatxo potea ere bai,

     eramandako datil kilo erditik

     ez zen ale bat ere geratzen...

 

Dena motxilan sartu ondoren,

lasterka bideratu nintzen Goņi aldera.

Tximistak eta ostotsak zetozen Beriaindik).

 

Artius
Joxetxo Azkona

Euskaltzaindia / BBK, 1996