|
BERTSO BERRIAK GAZTE BATEK JARRIAK
(1926)
Milla bederatzi egun da
ogei ta seyian,
kantak jartzera nua
Arraizko partian,
grazia eskatuz
Jaunaren aurrian,
eizilari batentzuk
nola ibilli dian.
Almandoztik etorri
Ulzama partera,
Kazteluzar deitzen dan
baserri batera;
basurdia sartzen dela
alortxo batera,
berek uste guzien
ura arrapatzera.
Ez dira etorriak
txarraren ustian,
propio sartu eta
automobillian;
eizilariak obenak
batzuen ustian,
baña erori dira
deskuido batian.
Etorri ta lenbizik
ein dute afaria,
dudarik gabe etzan
bat ere gabia;
gero dijiritzeko
artuta kafia,
purua artu ta
azkar zan jendia.
Denbora ederra zagon,
gora ellergia,
deskansura etorri da
orko basurdia;
batek leio batetik
ein du beiraldia,
guartu ziran bezala
an zan komedia.
Eizilarik obena
joan da lenbizi,
bañan basurdia ezta
bate juan igasi;
ez dirade ok bromak,
lan ortara asi,
dudik gabe bazuten
munizio aski.
Bi tiro'man dazkio
lemizko asiera,
zazpi posta sartuta
basurdia aurrera;
tiro oien otsa
aditute etxera,
beste lagun bat dator
orren laguntzera.
Basurdia suger zagon
erio moduan,
beste bi tiro orrek
kusi dun orduan;
amerikano bat zan
guztiko apuruan,
ori're or juan da
galtzak ya galduan.
Amerikanuakin
txakurra jurio,
orri're beratako
propina'man dio,
gau illunian asko
ez laiteke fio,
basurdia delakuan
tiratu omen dio.
Suertia egin zutela
alkarren ertian,
denak juntatu eta
konsueloz betian;
denak reuniturik
alkarren ertian,
etxetik linterna bat
ekarri artian.
Etzan txorakeria
oiek zuten poza:
basurdi ori janez
biar zutela goza;
baño oker atera da
egin degun gauza:
basurdia delakuan
txerri puzten motza.
Ikusi dutenian
etxeko txerria,
denak esaten zuten:
«Lastimagarria!»
obia da segidan
egin sangeria,
bota baño askoz obe
aprobetxatzia.
Etxera eman eta
segido apaindu,
gibela prestatuta
berriz ere afaldu;
ezta gose-denbora
oientzat azaldu,
bañan guziengatik
nai zuten itzaldu.
Ongi pensatu zuten
nola manejatu,
jendeak etzezala
asko murmuratu;
esaten dute baño
nola siñestatu?
etxeko beiek diola
adarron bat sartu.
Eizilari oriek
amekak aldian
abiatu dirade
Baztana bidian;
oien guziengatik
umore ederrian
sartu izan biaute
beuren errian.
Orra amasei bertso
oraingo berriak
zer pago eraman dute
txakur ta txerriak;
noiznai komeni dira
olako eztariak,
bestaldian obeki
ernatu begiak.
|