www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noeren untzia (1840-1926). Auspoa, 1979

 

aurrekoa hurrengoa

«ENE ASTOTXU MANTXIÑE...»

 

Ene astotxu mantxiñe,

jaio ziñian aintxiñe;

gure Peruk ei dauko

kuadratu eziñe.

Ikusi eta muziñe,

ez gaztie ixen baziñe.

 

Asto zarra ta elbarrie,

munduan parregarrie;

bost aldiz pasatu du

gose eta egarrie;

puntez bera belarrie,

nire begi-mingarrie.

 

Belarri makal pestie,

bata bezela bestie;

sekule dirurik ezin artu

izan arren ustie,

zergaitik etzan gaztie,

etxura bako trastie.

 

Benta onak uzten ditu,

zauri asko bistan ditu;

zakua ipiñitakuan

begi biak ixten ditu;

joaten ezin entenditu,

kargak bertan usten ditu.

 

Asto bat daukat saltzeko,

Pelix erostuna artzeko;

kuartotxu bi nai neuke egin

esku-artian sartzeko.

............................

............................

............................

 

............................

............................

albaiterua asi jaku

nere kontra izketan;

ark esan dio nola dan,

ai egon balitz Malagan.

 

Astua daukat saltzeko,

falta erostuna artzeko,

kuarto bi nai nituzke

esku-artean sartzeko.

Ustez ez nabil galtzeko,

desportuna det biltzeko.

 

aurrekoa hurrengoa