|
«MANDO BAT EROSI DU MERKE DELAKUAN»
Bertso bi paratzeko
artu dut ordena:
politak fundamentuz,
alik laisterrena;
irikitzera noa
nere almazena,
farraz zabalduko da
arrimatzen dena.
Ernaniko Belarrak
bere ostatuban
mando bat erosi du
merke delakuan:
lakari bat zaldale
ta zenbait kuartuan;
usai gozoa dago
ura dan lekuan.
Tatxa bat du desperra,
esain dut zergatik,
zankua ariñago
altxatziagatik;
bigarrena gorra da
belarrietatik,
ez du ezer aditzen
paloz joka baizik.
Sorgin-koloria du
desfiguratuba,
bizkar-ezur guztiya
paloz puskatuba;
mandazai kastillano,
bruto ingratua,
borreruen borrero
esaminatuba.
Ille guziya juana
dana pelatuba,
matadura bat badu
pasten neurrikua,
kostilletan barrena
ijaran sartuba;
ogei urte onetan
ez da kuratuba.
Gure Migel Belarra
zebillen inkieto,
beldur deskana batez
mundutik juateko;
aren fuertzaren berri
jakin balu zierto,
lenengo feriya arte
egongo zan suelto.
Gure macho valiente,
al zuben moduban,
salbentan jarri zuen
kale publikuan:
«Erostun bat baletor
diruba eskuban,
konponduko giñake
aguro tratuban».
Orrelako suerterik
ez genduen uste,
tratuba zerratu da
zikiruben truke;
baserritar oriyek
diruba zaill dute,
endemas zatarrian
beiñ biltzen badute.
Feriya ori egin ta
Orumiara asi,
alaja ori bidian
bazan nork ikusi;
danak merke zurriyan
nai zuten erosi,
egun biz txandatu'itu
iru lau nagusi.
Urumiar oriyek
tratu ona dute,
iraungo balu beste
ogei ta amar urte;
belarriyak zintzillik,
begiya ere triste,
irugarren deskanan
kontu emazute.
Deskana triste orrek
biyotzetik fuerte,
perlesiya gaiztuak
jo du derrepente;
alere beti firme
macho valiente,
bañon kausa gaiztua
formatu diyote.
Fiskalak eman zuben
itz batez akabo,
ez da enpeñorikan
orrentzat geiago;
orra kastillanuak
baño okerrago,
urera bota zuten
ill baño lenago.
Azkeneko pasada
funtziyo polita:
legorrari begira
uretik jaikita:
resucitatis mortis
otra vez repita,
mataron rematatis
lastima zan gisa.
La vida de florete
es muy agradable,
este verso dos cuartos,
otros son debalde;
ha hecho el testamento
pobre miserable,
para que haga buen viaje
hemos de rezarle.
Otra vez no te vengas,
tonto arriero,
ya has puesto en Hernani
bastante enredo;
Miguel Belarra está
comiendo carnero
los riñones robaron
pillos chapuceros.
|
|