|
BEI ANTZUENAK
Bertso barri batzuek
egiteko jarri,
Anastasio ta Karlos
dabiz barragarri.
Errematian artuiko
bei baltz txiki ori,
antzue dalakuan
urten dau ernari.
Galdakaoko errian
errematau ei zan,
bei ori artu ebana
Andres Larrea zan.
Andik amasei egun
tardau txala eitan,
jentia bai orregaz
desengañatu zan.
Gabeko bederatzietan
larritu zan beia,
an zegoan Andres ta
bere koñetua.
Orroa ta orroa
bei ori entzunda,
larritu zan Antoni
galduko zan beia.
Andresek esan eutsan
bere emazteari:
«Ointxe ein biar du eta
argia eutsi zeuri».
Indar mortalak eiten
asi zan bei ori,
andik laster txalaren
bistan kadera bi.
Andres ta koñetua
beiari laguntzen,
Antoni kurtzulutzet
argiari eusten.
Amaika ta erdietan
txala jaio ein zan,
Andresen kontentua
andia izan zan.
Ama eta koñeta
abisau zituen,
txal onen etorrera
ikusi ein deien.
An eukien guztiek
txal ori erdien,
poz andi bat arturik
barre egiteurien.
Zorioneko txala
jakuna etorri,
bertsuak jarritzeko
bei baltztxu oneri.
Zezeillen amazazpian
izan da egun ori,
poz andia emoteko
Andres Larreari.
Txit poz ori izan da
ezin andiagua ba,
ondiñoko esana
egi argia da.
Erri guztia egon da
kontra guregana,
bei ori ernari eztala
eun erleko bana.
Aur onetan pasau dan
istori andi ori,
alabantzak emonaz
bai baltztxu oneri.
.........................
.........................
txal orren etorreran
santifikau bedi.
Aita San Antoniok
bakia ein dau ba,
txal zekor eder einda
jentia ixildu da.
Amabi bertsorekin
akabatutzen da,
txal onen etorrera
onela izan da.
|
|