www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noeren untzia (1840-1926). Auspoa, 1979

 

aurrekoa hurrengoa

«TXAKUR ORREN KASUAN
AMAR BERTSO BERRI»

        (1877)

 

Pasaiako gizon bat

gizon humanua,

frankeza aundiya du,

jeniyo sanua;

orren zakurrarentzat

eldu zait planua,

orain bertso berriak

jarritzera nua.

 

Txakur bat bazedukan

txit kuriosua,

agradatzen zitzaion

mokaru gozua;

askotan zelebratu

bijili osua,

amaika sufritzeko

jaio zan gaxua.

 

Txakurra ori zeguen

txarola batian,

mantenimentu ona

beti apartian;

gosiak ernegatzen

guardiyan atian,

aren konsuelua

naikua jatian.

 

Nagusiya juatian

otordubarekiñ,

festak egin nayian

asten zan arekiñ;

flakiya ta auldadia

gaxuak berekiñ,

nagusiya juaten zan

ezer gutxirekiñ.

 

Gizon ori omen da

ondo bizi dana,

kariño gutxi zuban

zakurrarengana;

gaxuak eztu pasa

bizimodu ona,

bera da zerbait ondo

gustatzen zaiona.

 

Bera ase ta bete,

zakurra gosiak,

etzituben egiten

otordu luziak;

gaxuak jakin ditu

pobrien klasiak,

premiyua nai luke

orrelakoxiak.

 

Txakurra orrek egin du

otordu ederrik,

lastimaz egoten zan

txarolan bakarrik;

postiari lotuta,

geldirik alperrik,

apenas izan duben

aizatu bildurrik.

 

Asko sufrituba da

txakur gaixua ori

nagusiyaren faltaz,

gaxuak badiruri;

alimenturik etzan

iñondik ageri,

jaten ekiten ziyon

bere korputzari.

 

Txakur ori egon da

beti auleriyaz,

eziñ alegratu zan

zelebrekeriyaz;

aurten ainbeste libra

izango zan iyaz,

gosiak akabatu

diyo miseriyaz.

 

Txakur orren kasuan

amar bertso berri,

gazte jendiarentzat

libersiyogarri;

motibo gabetanik

ez ditugu jarri,

itxubak txanpon bana

emango ditu sarri.

 

aurrekoa hurrengoa