www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noeren untzia (1840-1926). Auspoa, 1979

 

aurrekoa hurrengoa

BERTSO BERRIAK
JOSE JOAKIN ETA
JOSE MARIK JARRIAK

 

Bertso berriak jartzera guaz

arturik geure idiak,

denbora errez bialdutzeko

zer dira gauza obiak?

Ondratutzia pentsatu degu

gauden festibidadiak,

alegrentzian pasa ditzagun

aurtengo Trinidadiak.

 

Kaminerako etxe atzian,

erriu arren onduan,

lengo jai baten komedia bat

antxe ikusi genduan;

nun-nai bezela ure-gala zan

txopo luze bat zeguan,

orrelakorik etzan pasauko

oingo gizonen goguan.

 

Alimani bi juntatu ziran

alkarren gorrotokuak,

beren denporan ondo aziek,

ederki gobernatuak;

San Antoniok beren mendian

zeduzkan anparatuak,

piztia oiek ara zer ziran:

kamineruko katuak.

 

Txopua bazan gutxien gutxienaz

berrogei metro luzian,

bi katu oiek punta-puntako

adar bitan jarri zian;

kararik kara begiratuaz

alkarren bildur etzian,

aiek etziran andik jatxiko

goserik izan ezian.

 

Jai artan bertan soldadu zarrak

jarri ziran guardian,

fuego lentuan jardunak dira

iru egun da erdian;

zenbat denbora igaro zeben

bein jarri ziran tokian:

ostegunian igo ta jatxi

domeka-eguardian.

 

Eguna ere suzeditu zan

aproposa artarko

begiratzia baño señale

oberik ez det parauko;

Asentzio zan señalamente

danok goguan artzeko,

kuidado ona zeukan jendiak

kreduak errezatzeko.

 

Nik dan bezela esplikatzen det

zeaitik ez diran inporta,

pasa bezela ipinitzeko

enkargatua nago-ta;

muniziua gastatu arte

or jardun dira tiroka,

beren aldarez jatxi artian

ez dute katurik bota.

 

Muniziua bolada baten

eduki dabe abasto,

baña gizonen apunteria

ez da baliatu asko;

punta-puntako erromillota

kendu diote ain justo,

txopo gaixue domatu dabe,

ostruak zimeldu zaizko.

 

Eguna juan da eguna etorri

katuak nunbait gosiak,

galdu gordian saltatu dira,

itxura badu gauziak;

txopo-puntatik erreka ondora

egiñik salto luziak,

ura eran da beste aldera

ez dira manso pasiak.

 

Dudarik gabe gizon oietan

baziran nobedadiak,

etziran bada armamentuan

eskarmenturik gabiak;

soldau izenak baldin badira

alako tiradoriak,

bertan utzita etorri ziran

ango abilidadiak.

 

Bi katu oeik zeukaten alkar

ezin ikusia begiz,

unio oberik ez baldin bada

ez dabe igoko berriz;

biak alkarri desapiua

egiñak dira bost aldiz,

oiekin zeñek aguentatu

Otsailla izan balitz?

 

Obedentzirik eztan medioz

orra zenbaten galera,

aien orduko saltatutzia

izan da malamanera;

alkarrengana zeukaten aiek

izugarrizko kolera,

or juan dira bata etxera ta

bestia berriz kalera.

 

Onetaraño etorri gera,

berriz nai bada segitu,

ustez egiaz ibili gera,

gusto duenak aditu;

erri auetan orrelakorik

apenas da suzeditu,

ainbeste tiro tirata ere

katurikan ez eritu.

 

Gezurra zertan esango degu

miñik gabe alperrikan?

Jangoikuari graziak eman,

ez da izan okerrikan;

gu engañatu baldin bagera

ezkerade bakarrikan,

baña gure ustez eztegu esan

bat ere gizurrikan.

 

Bertso berriak ipiñirikan

eman nai det despedida,

ejenpluari egin nai diot

tokatzen zakon segida;

akaso batzuk esango dute:

«Oiek orrela ez dira»,

baña testiguz probatuko det

gizurrak baldin badira.

 

Amaseigarren bertsuarekin

nai nuke adierazi:

luju aundirik ez dadukagu,

ez txapelikan erantzi;

prezisuetan enteratu naiz

orretarako lenbizi,

papel bakotxa amar zentimo,

gusto duenak erosi.

 

aurrekoa hurrengoa