www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noeren untzia (1840-1926). Auspoa, 1979

 

aurrekoa hurrengoa

«AZKOITIKO ERRIYAN
ZER PASATUBA DAN»

        (1864)

 

Milla zortzireun da

irurogei ta lauban,

seguru ez dakit illa

Juniyua ote zan;

esplikatzera noa

amalau bertsotan,

Azkoitiko erriyan

zer pasatuba dan.

 

Nola egin ez detan

beñere bertsorik,

barkaziyo eskatzen det

badago okerrik;

ez det uste iñun ere

dagoala maisurik,

bere aprendiz-urtiak

pasa gabetanik.

 

Bertso abek jartzeko

zer dan motiboa,

lau edo bost itzetan

esatera noa;

farragarriya da bai

pasa dan kontua,

farrez zoratzen dago

txakur gizajua.

 

Neronek esateko

orañtxen egiya,

asunto onen teatro

zan plaza aundiya;

txakurrak pasa zuben

naikua larriya,

ikusten zubenian

zure orraziya.

 

Bildurrak oso arturik

bai Txinbo tristea,

zuri begira zeguen

ikaraz betea,

orraziya zalako

arma terriblea,

nola orrazatutzen

zan oitu gabea.

 

Begira egondu gera

alegiñ guziyan:

arkakosuak iltzen

plazaren erdiyan,

sei errialegatik

txit afan aundiyan;

ongi portatu zera

enpleo berriyan.

 

Farrez ere zeguen

txakurren jabia,

alakorik beñere

ikusi gabia;

ori da gizonaren

abillidadia,

txakurra orrazatzen

errejidoria.

 

Juez de paz jauna zera

orgulloz beterik,

gañera errejidore

zera bai bestetik;

ez det uste daguela

ofizio oberik,

txakur txiki politak

orraztia baizik.

 

Izanagatikan zu

lan onetan fiña,

sei errial badira

zuretzako diña;

egin dezu orrazten

naiko alegiña,

Txinbok artu zuben bai

ongi atsegiña.

 

Gauza bat pensatu det

orañtxen batian,

egin bear dezuna

bai zure onian:

letrero aunditxo bat

jarri zazu atian:

«Aquí se peinan perros

sei errialian».

 

Txinbo da, adiskideak,

txakurren izena,

txokolate-kolore,

txiki ta gizena;

propiedade danetan

onena dubena:

txit da txakur leiala

aditzen esana.

 

Txakurraren gañian

ez det zer esanik,

danok ikusi zuten

zeguela geldirik,

bere ustez pensatzen

konsueloz beterik,

beñere etzuela izan

alako gustorik.

 

Orra danok ezautu

errejidoria,

orrazatzen daukana

abillidadia;

arkakusuak iltzen

da guztiz ermia,

txakur bat garbitu du

guziya betia.

 

Txakur-pelukerua,

konsolatu zaite,

beti izango zaitu

Txinbo onek maite;

neronek ere arturik

txakurrekin parte,

agur egiten dizut

kukubak jo arte.

 

aurrekoa hurrengoa