www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noeren untzia (1840-1926). Auspoa, 1979

 

aurrekoa hurrengoa

KATUARENAK

 

Txantonek ei dauko

katue formala,

geuk bere eztaukagu,

morena,

entero argala.

 

Berrogetamar erralde,

zerbait gitxiago,

errotako pixutan,

morena,

pixuturik dago.

 

Gantzak ere bazituzan

ikaragarriyak,

begitanduten jatan,

morena,

errotako arriya.

 

Goiko sala barrian

eman nion gatza,

artuko ete zuan,

morena,

eukan bildur gatxa.

 

Bare-saria barriz

pitxar bete koipe,

gaztia, entzun dozu,

morena,

beste orrenbeste?

 

Abadiari eman nion

erregaluz mortzilla,

ezpanak koipeztauta,

morena,

a dabil mutilla.

 

Surmintz eta belarri

San Kristobaleko,

auzoko neskazarrari,

morena,

erregalatzeko.

 

Buztana ere badu

kane t'erdi luze,

burdiyen sokatzako,

morena,

gordeta ei dauke.

 

aurrekoa hurrengoa