www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noeren untzia (1840-1926). Auspoa, 1979

 

aurrekoa hurrengoa

TXAKUR BATEN KONTUAK

 

Bertso berri batzuek

biar ditut jarri,

gazte jentiarentzat

entretenigarri,

txakur baten kontuak

esatera garbi,

aditzen emateko

mundu guztiari,

iñor albertentzian

al baledi jarri.

 

Bere kontuak nua

klaru esatera,

nola dan etorria

gure auzotira;

juaten zalia da

olloen tokira,

lotsa emon ezkero

dua beresira,

modu onetan gure

txakur au bizi da.

 

Lenengo sartu zanian

gure etartian,

buztena sarturikan

bere ankartian,

bautismua ipini

nion istantian;

gure ama subertez

zeguan atian,

ez eguan bakera

biraldu artian.

 

Ez eban juan gura

neronen alboti,

Jodetres bautismua

ipini bertati;

gero ekarri nion

artua barruti,

libra biko zatia

zan gutxieneti,

puskarik utzi kabe

jan zuan gogoti.

 

Gaba pasatu eta

urrengo egunian,

saludatu nenduan

kariño onian;

jaten eman neutsan lez

bezpera gabian,

inbusteria franku

miña agirian,

ala nai izan zuan

bieramonian.

 

Au zan domeka goiza,

gero arratsaldian

komediak ziraden

Uspitxe aldian:

iru tenga lotuta

bere buztenian,

dandarrez zituala

jarri neutsanian,

proban bezela jun zan

arin indarrian.

 

Ez eutsan eman gure

iñok arturikan,

eta zan akoruneti

biraltziatikan;

baña alegin danak

ziran alperrikan,

biramonan pasau zan

gure etxetikan,

dandarrez zituala

tengak atzetikan.

 

Txakurrak jan zituan

janari karuak,

etorri zan jatera

soloko karduak;

tripia larri eta

albora buruak,

tira eraiten eutsan

atzeko karruak:

iru tenga dandarrez

beterik barruak.

 

Ori eta geiago

zaion subertatu:

atzeko dindirrie

zepan katiatu;

tiratzen zionari

buztena urratu,

gosiak eraiñ biar

eutsan amurratu,

gero persona batek

ein zuan libratu.

 

Libratu zutenian

presiliotikan,

salto egiten zuan

oso gogotikan,

odola dariola

buzten ondotikan;

tripan berriz etzuan

gose faltarikan,

billatu zuan asko

tardau bagerikan.

 

Baldin euki bazuan

gosiaz tripia,

esango det nola zan

bere subertia:

etxe baten gaztiak

nai ekandutia,

zarrak nai esuento

egin zan bakia,

biraltziati kendu

buztenen puntia.

 

Osatu zaionian

buztenen puntia,

akordau zaien gero

dana ebatia;

iru mutiko gaztek

ein zuen juntia:

«Mutil, ik ekarrik'ok

etxeti sokia»,

azkoriaren billa

juan zan bestia.

 

Batak azkoria ta

sokia bestiak,

ofeziale onak

bai mutil gaztiak;

barre eragiñ eustan

eurak ikustiak:

tira aurreti batak

eta jo bestiak,

orrentzat izan dira

tormentu guztiak.

 

Lenengo kortadia

kuratutakuan,

malletue faltarik

etzuan lepuan;

alan da guzti bere

eztau gure juan,

egunez ibilten da

al daben lekuan,

gabaz erretirua

dauka auzokuan.

 

Etzan leku txarrian

Jodetres aurkitu,

bere enfermedadia

eitteko kuratu;

buztena ebai eutsenak

ziran bi mediku,

irugarrenak berriz

ondo begiratu,

ez eben txakur ori

txarto gobernatu.

 

Amasei bertsorekin

orra despedira,

geiago esan gabe

oiek asko dira;

barriak egiteko

ipiñiak dira

Jodetresen kontuak

akabatu dira,

nai ditunak ikasi

gezurrak eztira.

 

aurrekoa hurrengoa