ASTO GUZTIAK EZ DIRA IGUALAK ANTZA AUNDIA IZANAGATIKAN
(1866)
Bertso berriak jartzera noa
ala moduak emanik,
iñun ikusi eztegulako
onela gertatu danik;
eztet aditu kulparik gabe
ala tratazen gizonik,
istillu txarrak Nafar aldean
oraiñ ikusi ditut nik.
Santa Maria Kristoren Ama
jaio zitzaigun eguna,
degu Bedaion beraren onran
festa egiten deguna;
eta orduan gonbiratzeko
ara juntatzen zaiguna,
Nafarroara juan ardotara ta
izan det istillu ona.
Funtziorako ardoa nai ta
juan naiz astua artuta,
Uliko bentan iru kantaro
jarri ditut pagatuta;
etxe aldera asi gerade
asto ori kargatuta,
Birjiña Amaren festetarako
nentorren konsolatuta.
Txurrupat ere edan nuan da
animatua biotza,
txoria baño alegreago
Lekunberritik onuntza;
onratutzeko intentzioan
Birjiña Amaren jaiotza,
arri ta korri geren lekura
ai guk genekarren poza.
Pagolletako gañian neri
topoa eman direa,
galtzadunak lau aurrean eta
ezin libratu bidea;
festara ardoa ekarritzeko
ura da buruzbidea,
andik etxera naizenerako
lanak eman dizkidea.
Nere asto zar triste gaixoa
ez material biguña,
zazpi urtian serbitu nau ta
lau ume neri egiña;
arena dala gogor asi zait
Gorritiko danboliña,
itzez da obraz deretxo bage
egin digu alegiña.
Lendabizia itzez giñaden
astoaren diskordian,
aserratu ta gero burruka
kamioaren erdian;
nere gauzakiñ eziñ agindu
nuan oraingo aldian,
ta Azpirotza eraman naute
txit desprezio aundian.
Nik Azpirozko erri noblean
onore ona det jaso,
alkate jaunak gauzak kenduta
an sartu ninduen preso;
nere egiak sinistu nai ez
ta aien gezurrak oso,
bertan itoko ote ninduen
sobre nengoen kezkoso.
Erri onetan pasatu ditut
amaika pena ta lotsa,
kartzela artan txit alegre ere
ez det iduki biotza.
«Or dagoana lapurra omen da»
zan gonbertsazio-otsa,
aldameneti gonbite gutxi
ta begiratu zorrotza.
Mandatari bat etxerako nai,
eziñ billatuaz penak,
ekarritzeko nere astoa
ezagututzen dutenak;
guziak zeuden jornalagatik
serbitu nai ez nautenak,
konbeni dana eziñ egiña
besteren mende daudenak.
Goardiarekin biraldu naute
andikan Lekunberrira,
kuestioa erabakitzen
gabiltz erritik errira;
zer gizon-kasta ote naizen ni
jende guzia begira,
berak kendutzen eta ni lapur
egiten ibilli dira.
Lekunberriko alkate jaunak
juateko Gorritira,
asto zarraren sententzi ori
orra beti urrutira;
Anasengandik Kaifasengana
bezela jira ta bira,
desonrak eta desprezioak
ematen ibilli dira.
Modu orretan gu gabiltzala
gizonak bildu zaizkigu,
asto zar ori nerea dala
bear dan añe testigu;
libratu degu, oraiñ toporik
iñork ematen eztigu,
danboliñ orren soñuak dantza
txarrak eragiñ dizkigu.
Konsideratu zenbat kastigu
etorri diran neretzat,
ezta konbeni pasatutzea
kontu zikiñak garbitzat;
ai, eziñ iñork konta dezake
dudakorikan egitzat,
astoarekiñ ori pasatu
izandu dala deritzat.
Borrokatu naiz, preso ere bai
okerreneko moduan,
ardo ta asto, ekipajea,
danak galtzeko moduan;
gizon onakiñ juntatua naiz
edan bear bagenduan,
orrelakorik gertatu danik
eztet aditu munduan.
Juan Antonio Zubillaga naiz,
klaratu ditut egiak,
izandu ditut injuri asko,
injustizi geiegiak;
nere astoa baño aundiagoak
orien astakeriak,
ezaguera ona daduka
danboliñ orren begiak.
Persekuzio asko daukagu
munduan bizi geranak,
tentazioak izandu ditut
nik ere zeñek emanak;
aundiagoak pasa zituan
gure Jesukristo jaunak,
Aren gustoa egin dezadan
barkatzen dizkiet danak.
|