|
«NERE ZALDIYARENTZAT DOZENA BAT KANTA...»
Nere zaldiyarentzat
dozena bat kanta,
argiyak para ditu
itxubak esanta;
ezurrak sano dauzka,
aragiya palta,
orain gizenduko da
zaldalia janta.
Itxubaren zaldiya
Bizkaian artuba,
abariñase onekin
genduben tratuba;
ogei ta amar errial
diruz pagatuba,
oraiñ ere badauka
nork begiratuba.
Zaldiya ta alboka,
gero kabrestubak,
ogei ta emezortzi
errial justubak;
kate eta gañera
bireko gastubak,
etxera giñaneko
sagelak ustubak.
Errejistatu zizkan
barberuak ortzak,
esan ziran: «Oraindik
dakazki zorrotzak».
Bestiak bazterretik:
iya illik otzak,
ez duela gortuko
kukuaren otsak.
Allegatzen bazaio
iltzeko garaia,
zer egiñ pentsatuba
dago mandazaia:
ontzaz baliatzera
obeko det saia,
larrubak ere badu
zorro baten gaia.
Bizirik etortzia
ez nuben espero,
zutik eziñ altxatu
erori ezkero;
beste komeriya bat
egiñ degu gero:
zaldiya utsik eta
itxuba kargero.
Bizkaiatik etxera
giñaden abiya,
nere zaldiyak zeukan
pausaje nagiya;
ezurrak zorrotz eta
palta aragiya,
itxuba argitzeko
ai zer gidariya!
Itxuba atzetikan
arri dili dale,
jendia guri parrez:
«Caballo no vale».
Sufritu du amaika
gose eta gale,
oraiñdañon ez du jan
poto bat zaldade.
Andria jarri nuben
aurretik giyari,
esan ziran: «Frantxisku,
kontu zaldiyari».
Erresponditu niyon:
«Agurka da ari,
ez natzaio piyatzen
alimaliyari».
Erostunak etxera
zaizkigu azaldu,
ontzerdi bat urrian
nai banuen saldu;
ez daukat emateko
naiz tratuban galdu,
maiatzeko belarrak
gizenduko al du.
Beste bentaja batez
ornituba dago:
txikiratu gabia,
orra esan klaro;
maiatzeko belarrak
jatian kuidaro,
itxuba lurrera ta
gitarra akabo.
Nere animaliya
dago indartsua,
zer gertatuko zaion
bildur da itxua;
ez bazaio meditzen
obeki pentsua,
ostikoren batekin
ilko dik atsua.
Nik esanagatikan
makiña bat kontu,
ostikuaz iltzeko
ez bildurrak artu;
kargak aundiyak eman,
premuakin lotu,
saltorik egin gabe
egongo da gertu.
Aurtengo primaberan
iru urte ditu,
indarretan sartu da,
odolak berritu;
ille zarrak juan zaizka
begiyak argitu,
geiegi esan gabe
obe det gelditu.
Orra amabost bertso
euskeraz paratu,
nere zaldiya ezta
gaizki alabatu;
zerbait esanagatik
ez inkomodatu,
amar zentimo papera
nai dubenak artu.
|
|