|
BERTSO BERRIAK ASTO BATERI JARRIAK
Bertsuak ipinten nua
asto zar batentzat,
komeniko dirala
iruritutzen zat:
zer esana naikua
ipiñi du beintzat,
kontu parregarriak
leiduten dunentzat.
Asto eme bat Lejonan
egon da saltzeko,
merkataria naikua
izen du artzeko,
nok kobratu asko ta
gutxi pagatzeko;
orregaitik bertsuak
nago ni jartzeko.
Kobratzeko dauana
aurkitzen da larri,
dirurikan etxera
ezin du ekarri;
orain kulpak ipinten
dabiltzez alkarri,
nor astuo diraden
ezin leike igarri.
Lenengo erriojanu bat
zan astu orren jabe,
beste laurok sozio
gero ein dirade;
bat formal antzekua
eurokin badebe,
bañan bestiok mozkor
galantak dirade.
Erriojanu orrek astua
egin zuan saldu,
merkataria nor zan
eztot nai azaldu;
etxera ekarri bai baña
auguro bialdu,
etxetik arin kentziaz
eztu asko galdu.
Irugarrenez Donatok
egin du tratua,
ogei ta amar pezeta
pagadu astua;
etxera eman baño len
dago damutua,
berak saldu artian
larri egondakua.
Irabazi bageko lanak
eztute baliyo,
danok tratamenturako
ez gerade jaio;
engañatu artian
seriyo-seriyo,
arek berriz Antoniori
enkajatu diyo.
Azumbre erdi bat ardau
geio pagatuta,
Antonio gelditu da
konprometituta;
a bere laster zeuan
ondo damututa,
irabazteko ustian
astua salduta.
Artu orduko danok
aspertu dirade,
laste bota du etxetik
Antoniok bere;
iñok eztu nai traturik
irabazi gabe,
danon artian Apala
kargatua debe.
Bostgarrengoz Apalak
egin du erosi,
pagatzeko kontuan
bera da nagusi;
Antoniok bere zerbait
badu irabazi:
kafia kopiarekin
puru eta guzi.
Orain astuen jabia
zu zera, Apala,
ondo kuidatzen badezu
etzera makala;
entzun det umia bere
eiteko dauala,
arek irabaziko du
zuk gastatu ala.
Alkarren antzekuak
guztiok dirade,
tabernarako biriak
ikisita daure;
gastu guztiak kontuan
jartzen badirade,
astuak eztu balio
ardotako bere.
Euren korredoria
da Sarria zarra,
ori bere eraten
apenas da txarra;
Apala esandako
berbakua bada,
astuak umia eitian
zelako mozkorra!
Federiko dago barriz
papelak saltzeko,
ark bere esperantzia
zeozer artzeko;
asko sobratuko balitz
errepartitzeko,
zerbait berko da astua
gobernatutzeko.
Federiko asto gañian
egingo da jarri,
papelak errepartitzen
erosten dunari;
ezagutu nai duenak
gure asto ori,
Andre Mari egunian
Ondizera etorri.
Geiago bertsorikan
ez nua esaten,
onekin despedida
nua ni ematen;
gusto duenak jakin
etorri erosten,
amasei bertso barri
txakur andi baten.
|
|