www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noeren untzia (1840-1926). Auspoa, 1979

 

  hurrengoa

MONJETAKO ONTZARI
AZPEITIKO BI ERREMENTARIK

        (1840-1850)

 

Bide berritik bera giñazen

astelen illuntze baten,

boz mudatuba aditurikan

jarririk erreparatzen,

monjen pareta-zulo batean

ontza zegoan kantatzen.

 

Nun zegon ondo begiratuta

eman giñokan arrika,

iñora ere etzan mogitzen

geuri begira jarrita,

nekerik asko artu genduan

eskallerak ekarrita.

 

Eliz-kalian eman ziguten

eskallera bat galanta,

entero labur zan ura ere

aren alturan parata,

luzegarri eske juan giñaden

ura zutikan largata.

 

Erreparatzen laister asi zan

eskalleraren otsari,

estimazio ematen giñon

zuluan zegon ontzari,

lumak kenduta pisau ezkero

etzan izango ontza bi.

 

Egazti oiek arrapatzia

jentiai ongi zeritzan,

geuri eskapau tellatura ta

ujuka pozik zebiltzan,

komentu orrek anparu ona:

daduzka oiek elizan.

 

Egunez beti isillik dira,

gabian berriz kantari;

engañaturik larga ginduzten

oiek bi errementari,

oraindik atxi bear ditugu

or baldiñ badaude sarri.

 

Arrapatzera saia dedilla

oliyuaren jabia,

bestela laister itzaliko da

gau guztirako pazia,

egazti ori guztiz omen da

argitan eranzalia.

 

Agur ontzari esan giñon ta

«gabon Jainkoak dizula»,

aragi asko ezpadu ere

badu kanpotik itxura,

egazti ori artuta ere

saldu eziñ leike pisura.

 

                                Errementari batek

 

  hurrengoa