www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Baserritaar jakitunaren etxeko eskolia
Juan Jose Mogel
1845; 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Baserritaar jakitunaren etxeko eskolia, Juan Jose Mogel (Bitor Uragaren edizioa). Euskal Editoreen Elkarte, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERBA AURREKUA

 

        Bigarren aldiz urteten dau argitara liburutxu onek. Leleenguan, letra gaistuaz ostian, atera zituban guzur ta borroe asko sillutegi edo inprentatik; alan, ez irakurten, ez aituten zan erraz gauza batzubetan. Orregaitik, ikusirik bere erakutsi aiñ premiñazkuak ta aituteko bide errazian iminijak, damu emon deutsee gizon argi askori ez ikustia letra argijaguan ta guzurretatik garbiturik. Orain, bada, bigarren onetan beteko dira eureen guraarijak; eta, zelan denporeen gora beraak agertu oi ditubeen premiña barrijak, geituten jakoz gauza asko ta ikasbide txito biarrak, eldu garian egun negargarrijetarako.

        Baserritarretara, batez bere, zuzenduten da liburu au, diralako eurak, geijeenez, euskalzaleenak ta, liburu asko edo andijak irakurteko asti gitxi eukirik, uste izan dot biar dabeela liburutxu bat, zeñetan ikasi daikeen biar dabeen guztija, nekazari garbi ta kristinau onak izateko.

        Emen, bada, azaldeetan dira doktriñako lau zati edo parteen gauzarik biarreenak, erakusten dira arrisku ta arimeen laban arrijak, eurei aldendu ta birtute egijazkuei jarraituteko bidiak ta guztirako aurkituko dira irudi edo ejenplu egokijak.

        Izanik historija edo jazoeria gogo onagaz irakurri ta errazeen goguan artuten dana, irudi argijetan aurkituten dira liburu onetako ikasbidiak. Irakurri daijeela gurasuak sarri seme alaba ta mendekuen aurrian; ta uste dot eurak ta oneek argituko dirala asko, bakotxari jaokazan egin biar edo obligazinoien ganian.

        Imiñi dabenak ez dauka beste asmo, ez guraaririk, Jangoikuaren glorija ta arimeen ona baño; ta eskatuten deutsa guztioen egilliari, berba bakotxari ta guztiei iraatsi deijueela atarako indarra.

 

                Autor dot dala alperra

                Nik esan ala guztija,

                Ezpadau zure indarra,

                Jaun altsu, beti bizija.

 

aurrekoa hurrengoa