 |
BUKAERA
Uste dut, euskaldunak, eskribitu duanakin Lurdesko gauzen berri naikua badakizutela, eta aski dela au Ama Birjiña Lurdeskuari debozio aundi bat izateko.
Maria txit santari zerbati onra egitiagatik asi nitzan, eta orra bukaerara etorri.
Orain zuek egin biar duzutena da, goguan artu emen irakurri berriz ere liburutxo au; auzokuaire libru onen aditzera eman, aiek ere nai badute erosi dezaten edo beñepeñ zerbait jakin gabe gelditu ez ditezen. Eta luburutxo au eta beste edozein erosteko modurik onena izango litzake, nor bere erriko apaiza jaunen batengana juatia eta berari esatia, ark saltzen diran lekura eskatu ditzan.
Orain bada, gero arte; eta erregutu nigatik Ama Birjiñari, nik ere, naiz euskalerritik urruti bizi, euskaldunengatik erregutu oi diodan bezela, eta zeruan elkar ezagutu dezagula. Amen.
A.M.D.G.
|
 |