www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama Birjiņaren agertziak
Franzisko Goņi
1906

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ama Birjiņaren Agertziak eta gaņerako Lurdes-ko gertaera goguangarriyak, Francisco Goņi. Florentino Elosu, 1908

 

aurrekoa hurrengoa

LENENGO IRAKURGAIAREN BIGARREN SALLA

 

Ama Birjiñaren lenbiziko agertziak.

 

        Esan dedan errekaren gañian zegon zubi ura iragota, sartu ziran iru nexkak presaren eta rrekaren artian zegon belar-soro artan; juan ziran be aldera, eta ikusi zuten presaren ezkerreko aldian, Masabiellko arkaitzaren bazterrian zotz-leku eder bat; eta nola egun artan presak ur gutxi baitzuen, errota konpontzen ari ziralako, Juana ta Maria oñetakuak erantzita irago ziran beste aldera, eta magalak egurrez betetzen asire bai. Bernardatxo bestiak biño atzeraxiago zetorren; presa-bazterrera etorri zenian, pixka bat ur otzak ikaratu zuen; biño, alaz guziaz ere, arri baten gañian eserita oñetakuak erantziten ari zen.

        Eguardiko amabiak ziran, aizerik etzebillen eta goibel zegon. Ontan Bernardatxok aditu zuen bere inguruan soñu aundi bat, aize bolara baten antzekua; begiratu zien arbol-adarrai, eta geldi zeuden. Zer ote zen soñu ori? esan zuen bere artian; eta pixka bat izututa, berriz ere oñetakuak erazten asi zen. Berriro beste soñu aundi bat aditzen du; burua jasotzen du; Masabiellko arkaitzari begiratzen dio; dardar gorputz guziak egiten dio; eta dena ikaratua, lurrian belauniko gelditzen da; ordu artan bertan Zeruko Erregiña eta Jaungoikuaren Ama, Maria jatorrizko pekatuaren kutsurik gabe sortua, bere begien aurrian ekusten zuen. Zorioneko begiak.

        Masabiellko arkaitzian, erdiko zulo artan zegon Ama Birjiña, zutik, dena argitasun eder batez inguratua, Bernardatxori begira. Etzen oso altua, ez eta txikiare; ogei bat urte zituela zirudien. Arpegia, alaia eta leguna; burua zuzen; edertasuna paregabia; etzuen ezer esaten, eta geldi zegon. Jantzia, txuri txuria, zeruko euliak egiña; gerrian zeru koloreko zinta eder bat, bi muturrak zintzilik zituela; oñutsik, eta oin bakoitzian urre koloreko arrosa eder bat oñaren gañian. Eskua, errosario batekin, bularren aurrian juntatuak zeuzkien; errosariua txuria zen, urre koloreko katiarekin, eta errezatzen bazuen bezela aliak iragotzen zituen biatzetan. Au guzia ezer ezta aren edertasunaren gañian, bada ezer ez gara mundutarrak zeruko edertasuna agertzeko; gauza bat nai dut emen emakumiak ikasi dezaten: Ama Birjiñak, ederra izateko, erraztun, usai, auts eta seda biarrik ez duela.

        Bernardatxok ere bere errosariua atera zuen, eta ziñatzen asi zen, biño etzuen eskua jasotzeko indarrik; ikarak etzion uzten. Orduan Ama Birjiña bera ziñatu zen, Bernardatxori indarra emateko bezela; onek ere eskua jaso zuen, ziñatu zen eta esan zuen bere Errosario Santua; azkeneko gloria bukatu zuenian, Ama Birjiñare ezkutatu zen, lenago utzi zuen lekura, Trinidade txit Santaren aurrera juateko. Orra nola gertatu zen Ama Birjiña Lurdeskuaren lenbiziko agertzia, milla zortzireun da berrogei ta emezortziko Otsaillaren amaikan.

        Bernardatxok alde batera eta bestera begiratu zuen, biño etzuen ezer ikusi. Zein ote zen orren emakume eder ori? esan zuen bere artian, bada etzekien Ama Birjiña zela. Pixka bat onela egonduta gero, oñetakuak erantzirik beste aldera iragotzen da; Juana ta Maria, sort-egurra eginta, arkaitzaren zulorik aundien artan jostatzen zebiltzan. «Zuek ezer ikusi duzute?» esaten die Bernardatxok.— «Guk ezer ez; zu belauniko egondu zerala, errosariua errezatzen», erantzun zuten Juanak eta Mariak; «zuk zerbait ikusi al duzu?».— Bernardatxok: «Nik bai, zerbait ikusi dut, biño ez dut esan nai». Ontan sort-egurrak egin zituzten; eta etxera abiatu ziran.

        Juanak eta Mariak ezagutu zuten Bernardatxo pixkat bat izututa bezela zegola, eta zerbait gertatu zitzaiola; eta ezin ixilik egon ziran zer ikusi zuen beti Bernardatxori galdeka. Onek azkenian dena zen bezela esan zuen; Juana ta Maria arritu ziran, bada aiek etzuten ezer ikusi. Badijuaz etxera; amari dena esaten diote; eta onek, agian infernuko etsaia izango zela emakume-itzura artan bere artian esanaz, Bernardatxori agindu zion geiago aldia artara etzedilla jon, okerren bat gertatu etzeiyen.

        Au izandu zen Bernardatxorentzat gauzarik gogorrena, bada emakume arren itxura etzitzaion burutik juaten eta berriz ere iksuteko gogo aundia gelditu zitzaion. Igandia etorri zen, eta Bernardatxo ta bere lagunak Luisagana dijuazte, bazkalonduan arkaitzera jaoteko baimena eskatzera; Luisak etzuen nai, biño azkenian uzten die. Iru nexkak artu zuten botilla bat ur bedeinkatua eramateko, bada emakume ura diabrua izan zitekien. Elizara jon, pixka bat errezatu ta arkaitzerako bidian ur bedeinkatuakin jartzen dira.

        Lekuan ziradenian, Bernardatxoren aginduz errosariua esaten ari ziran ixilik; berialaxe Bernardotxoren arpegia argitzen da, begiak zabaltzen ditu asko, eta esaten die lagunai: «Ara non dagon, ara non dagon; begira zaiozute». Biño lagunak etzuten ezer ikusten. Oetatik batek ur bedeinkatua eskuetan jarri zion, eta Bernardatxok, ura botiaz, esan zion Ama Birjiñari: «Jaungoikuaren izenian baldin badator, alderatu bedi». Ama Birjiñak, Jaungoikuaren izen santua entzun bezin laixter, burua pixka bat makurtu zuen, eta arrokaren ertzeraño atera zen, par pixka bat ezpañetan zabalduaz. Ai, zer gauza miragarriak. Jaungoikuaren Ama, zerutik lurrera etorrita, nexka baten esana egiten! Ai zein ona den Ama Birjiña eta zeñen boitz ona duen!

        Gero bernardatxo itzik gabe gelditu zen; Ama Birjiñari begira begiak bein ere itxi gabe zegon; etzen batere mugitzen, eta arri biurtua zegola zirudien. Izutzen dira Bernardatxoren lagunak ura era onetan ikusita, eta laixterka aldameneko errota artara dijuaz abisatzera; badator errotaria; alderatzen zaio Bernardatxori, eta berare arritu gelditzen da; sekulan ez omen zuen alako arpegirik ikusi, zeruan zegola omen zirudien Bernardatxok. Pixka bat itxegin zuen; beste geiagore etorri ziran, biño Bernardatxok era berian ziarduen. Azkenian errotariak beso batetik elduta lurretik altxa biar izandu zuen, biño zutik etzen egoten, eta besoetan bezela errotaraño eraman zuten.

        Errotan, pixka bat bereganatu zenian su onduan, esan zion norbaitek ere «ia zertako zebillen txorakeri aietan», eta Bernardatxok erantzun zuen, «etzirala txorakeriak, emakume guztiz eder bat ikusten zuela, argiz dena inguratua». Egun artatik gertaera oon berria zabaldu zen bazter guzietan, guzien izketako gaia egiñaz.

        Bernardatxoren gurasuak etzuten aurren aldian ezer sinisten; biño nola nexkak egia zela baitzion, eta batez ere nola gauzak beti era berian kontatzen baitzituen, azkenian zerbait gertatu zela sinistu zuten. Biño, zerbait gertatu zela sinistutare, zein zen emakume ura? beste mundukoren bat? purgatorioko animen bat laguntza eske? Askok ala igerri zioten, eta batez ere emakume bik; juan ziran ok Bernardatxoren etxera, eta esan zioten oni «galdetu zezaiola nor zen eta zer nai zuen».

        Urrengo goizian, otsaillaren emezortzian, juan zen Bernardatxo emakume ookin biekin arrokara, bort eta erdietako meza entzunta onduan. Nola lenago esantako errota ura ordurako konpondu baitzuten, ezin zitekien presaren beste aldera irago, ur asko zeramalako; eta ala Masabiellko arkaitzaren atzetik juan eta goitik bera iya lau-oinka jetxi biar izandu zuten Ama Birjiña agertzen zen lekura.

        Bernardatxo, naiz miñabar ibilli, bere barrenian sentitzen zuen indar berri batek egaka bezela eraman zuen, eta lagunak ondotik al zutenian ura biño geroxiago allegatu ziran. Bernardatxok zulora begiratzen du; ez du ezer ikusten; belauniko errosariua errezatzen asten da, eta laixter bere izenez arrokaren zulotik deitzen diote. Zer ote da? Argitasun aundi bat lenbiziko aldietan bezela agertzen da arkaitzaren zuluan, et agero aren erdian zeruetako Erregiña, Bernardatxori begira, eta geiago alderatu zeiyen eskuakin keñuka.

        Bernardatxoren lagunak onen arpegitik igerri zioten zerbait ikusten zuela, biño aiek etzuten ezer ikusi; Bernardatxok esaten die: «Ona non dagon, alderatu neiyela esaten dit». Eta lagunak: «Galdetu zaiozu ia gu egon giñezken emen». Bernardatxok begiratzen dio Birjiñari; eta gero: «Bai, egon ziñezteke», dio. Bi emakumiak belaunikatzen dira, eta kandela bedeinkatu bat pixtutzen dute.

        Bernardatxo, begiak zabal zabalik, Ama Birjiñari begira zegon, zer agindu zitzaion aztua bezela; biño lagunak laizter esan zioten: «Galdetu zaiozu nor den eta zer nai duen; guk egingo dugula nai duen guzia; ia mezak esatia nai duen; eta obekiago jakin dezagun zer nai duen, ara emen tinta, papera ta pluma; esaiozu eskribitu dezala». Bernardatxo ok eskuan arturik alderatzen da, Ama Birjiña berriz atzera dijua; sartzen da bernardatxo arrokaren beko zuluan, eta barrendik Maria alde aldian ikusten du; orduan alderatu ziran lagunak ere, biño berialaxe atzeratu zira Bernardatxoren esanaz. Gero an oin-muturretan jartzen da eta eskaintzen dizka Ama Birjiñari papera, tinta ta pluma, esanaz zerbait nai badu eskribitu dezala; onek par egiñaz erantzuten dio: «Ez da nik nai dudana eskribitu biarrik; bakarrik nai dut zu amabost-aldi batian egunero etortzia». —«Ni zuzen etorriko naiz», erantzun zion Bernardatxok; eta Birjiñak orduan esan zion: «Nik berriz zorionekua egingo zaitut, ez mundu onetan, biño bai bestian».

        Atzeratu zen orduan Bernardatxo bere lagunetara, eta ikusi zuen Ama Birjiñak lagunetatik bati atsegiñaz begiratzen ziola; onek Antonia zuen izena, eta Ama Birjiñaren alabetako billerakua zen. «Galdetu zaiozu emakume orri ia naiko duen gu ere zurekin onara etortzia, esan zuten lagunak». Alderatu zen bernardatxo Ama Birjiñarengana, eta onek erantzun zion: «Etorri litezke oiek eta beste edozein ere bai; emen jende asko ekusteko gogua daukat». O zeñen itz gozuak! Ama Birjiña bere aurrian jende asko ekusteko zaletua! Bai egiaz: zergatik Jesukristok orrenbeste maite bagaitu, aren Amak nola ez gaitu maiteko?; eta Jesukristok on egiten badigu, nola Ama Birjiñak aztuko gaitu?

        Azkeneko itzak bukatuta beriala Ama Birjiña ezkutatu zen, eta Bernardatxo eta bere lagunak etxeratu ziran.

 

aurrekoa hurrengoa