www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama Birjiņaren agertziak
Franzisko Goņi
1906

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ama Birjiņaren Agertziak eta gaņerako Lurdes-ko gertaera goguangarriyak, Francisco Goņi. Florentino Elosu, 1908

 

aurrekoa hurrengoa

IRUGARREN IRAKURGAIAREN BIGARREN SALLA

 

Peregrinaziuak.

 

        Peregrinaziuak beren asiera Ama Birjiñaren agertziakin batian izandu zuten, bada berialaxe asi zen jendia biltzen batetik eta bestetik; eta Lurdesko gertaeren sona zabaltzen zen adiñian juan ziran peregrinaziuak ere geitzen eta azitzen. Lenbizi inguruko jendia bakarrik juaten zen, egunsentian aterata eguartian beren errezuak Ama Birjiñari egiteko: gero pixkaban pixkaban Departamentu guzitik etortzen asi ziran; azkenian Frantzi guzitik eta munduaren alderdirik banatuenetatik.

        Batzuetan gizasemiak bakarrik biltzen dira; bestietan, edozein klasetako jendiak. Jende geiago bildu deiyen eta biartsuak ere juan ditezen, peregrinaziua giatzen dutenak trena bat edo beste beren kontura artzen dituzte, eta orrela billetiak bestela biño merkiago ateratzen dira.

        Frantzian urtero peregrinazio bat, nazionala deritzaiona, egiten da nazio guziaren izenian. Ara nola izandu zuen peregrinazio onek bere asiera.

        Milla zortzireun da irurogei ta amaikagarren urtian, juan ziran egun batian beste askoren artian bi apaiz Lurdesara; eta oraziuan zeudela elizan, bati burura etorri zitzaion «Frantzi guziarentzat eta frantses guzientzat gauza oso preobetxugarria izango zela, nazio guziaren izenian Lurdesara peregrinazio bat egitia». Galdetu zion bere lagunari zer zirudien; eta onek ere gauza ona izango litzakiela esan zuen.

        Esan ta egin: badijuaz beren parajera; itz egiten dute batekin eta bestiakin; Obispo jaunak, Aita Santuak eta guziak ontzat ematen dute, eta biar zena prestatzen asten dira.

        Eun milla persona bildu ziran urte beraren Agor-illian, zortzi Obispo eta bi milla apaizekin. Egun goguangarriak, an irago zituzten sei egunak! Zenbat deboziozko negar-malko gozo ixuri ziran egun aietan! Obispo jaunak, asko apaiz eta relijiosok predikatu zuten, jendia penitentzira deituaz; eta jendiak ere sermoiak ongi entzuntako siñaliak eman zituen. Diadarka guziak errezatzen zuten, nork Frantziarentzat laguntza, bestiak berentarren baten osasuna, beste batzuek norbaiten konbersiua, eta guziak beren pekatuen barkaziua eskatuaz.

        Kandelak piztuta prozesio eder bat egin zuten illunabar batian, debozioz errezatuaz; konsagratu zioten Frantzi guzia Ama Birjiñari, onela bakoitza bere etxera biurtuaz.

        Biño etziran juan, milagro asko beren begiakin ekusi gabe; oi duen bezela, Ama Birjiñak aren onrarako egin zutena, ongi pagatua utzi nai izandu zien. A, nola sendotu ta pizkortzen den fedia onelako lekuetan! An bai jendiak Ama Birjiñarekin bere amarekin bezela itz egiten duela! An bai gizonak zuzenbidera aixa biurtzen dirala! Eta, nola ez? ez ditu an Jaungoikuak bere graziaren laguntzak animetan, Maiatzian eudi gozua zelaietan bezela, ixurtzen?

        Peregrinazio nazionala au Abuztuan egiten da eta guztiz sonatua da leku guzietan; miñez daudenak trena batian aparte eramaten dituzte.

        Alaz guziaz ere, peregrinaziorik ederrenak Beljikatik datozenak izaten dira. Ez da iñon, ez eta Frantzian bertan ere, Ama Birjiña Lurdeskuarengana, Beljikan adiña jaiera edo debozio sentitzen.

        Ama Birjiña Lurdeskuaren izenian egin dituzten ermitak, parrokiak berak biño geiago dira Beljikan; eta Ama Birjiñare ez da ango jendiaren deboziua ermit aietan ordaindu gabe gelditzen, gero ekusiko dugun bezela.

        Badituzte billerak Ama Birjiña Lurdeskuaren izenarekin, baita Lurdesko gauzen gañian noizian bein argitaratzen duten Boletin edo liburu txiki bat ere. Gañera, ango ermitetara maiz aski agiten dituzten peregrinaziuakin ez kontentaturik, urtero lau bider Lurdesara etortzen dira, naiz Lurdes andik berreun leguara egon; eta au da gauzikan ekusgarriena, bada aundiak dira peregrinazio ootarako egiten dituzten prestaera ta lanak.

        Miñez daudenak ekartzeko trena berri bat egin zuten; eta trena au bere egokitasunez ontarako, estranjerian premiatu diote. Trenian ospitala jarri zuten, miñez daudenentzat biar diran gauza guziakin; bertan botika, bertan medikuak, bertan apaizak okerragotzen diranai laguntzeko, eta bertan aldaria eguneroko mezakin; eta miñez daudenak beren oyetik meza entzuten dute.

        Lurdesara egiten dira peregrinaziuak, egunian biño egunian ugariaguak dira; milla zortzireun da larogeita zortzigarren urtian, eun da berrogei peregrinazio egin ziran; milla zortzireun da larogeita amaseigarrenian, berreun da ogeita bost.

        Modu berian komuniuak ere juan dira geitzen: milla zortzireun da larogeita amaseigarrenian, laureun milla. Sendatziak ere geitu dira; milla zortzireun da larogeita zortzigarren urteko pereginazio nazionalian, ogeita amar bat milagroz sendatu ziran; milla zortzireun da larogeita amaseigarrengo urtekuan, larogeita emezortzi.

 

aurrekoa hurrengoa