www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama Birjiņaren agertziak
Franzisko Goņi
1906

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ama Birjiņaren Agertziak eta gaņerako Lurdes-ko gertaera goguangarriyak, Francisco Goņi. Florentino Elosu, 1908

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN IRAKURGAIAREN LAUGARREN SALLA

 

Masabiellko obrak eta mudantzak;

Peyramale eta bernardatxoren gañian

azkeneko aldiz itz bi.

 

        Nork esan zenbatekua izandu zen jendiaren poza ta atsegiña, Obispo jaunaren itzak bakoitzak bere erriko pulpitotik entzun zituenian? Etxian eta kanpuan, plazan eta mendian etzen besteren gañian itz egiten.

        Obispo jaunak erosi zituen Elizaren izenian Masabiellko arkaitza ta inguruko lurrak; eman zuen kortian gauz oon kontua zuen gizon ark ere, eliza egiteko bere baimena, eta berialaxe ekin zion jendiak lanari.

        Lurdesko inguruak amar amabi urtian lengo antz guzia galdu zuten, edertasun eta deboziozko jantzi berri bat jantziaz. Nork esan zer den orain Lurdes, zenbat lan egin den, zenbat limosna jendiak eman duen, zenbat negar-malko Ama Birjiñaren aurrian ixuri diran, zenbat milagro egin diran? Nik ez dut ontarako itzik, ez eta bestek ere. Lenago auntzak eta pixtiak besterik ibiltzen etziran lekuan, bi eliza, bat bestaren gañian egiñak daude, oso ederrak eta ikusgarriak. Ama Birjiña agertu zen lekuan, bera añeko eta beraren antzik aundieneko imajiñ bat jarria dago; geroxiago esango dut nola jarri zuten. Aurrian burni-makillazko itxitura bat egin diote, jendia geiegi alderatu ez deiyen. Ama Birjiñaren aurrian urrezko lanpara bat jarri zuten; eta aldamenian, muleta, bakulu edo urgunen makillak eta beste orrelako gauzak eunka ta millaka daude.

        Iturriko ura kañu aundi batzuetarik ateratzen da itxituraren bazterrian; gañera alde aldian egin zuten etxe txiki bat, gaizki daudenak an iñork ekusi gabe urian garbitu ditezen. Errekako ura alde batera botata, jendia ibiltzeko zabaldoi aundi bat antolatu zuten, zumar eder eta lertxunak or emen sarturik. Kamio eta bide zabal eta egokiak alde guzietan; loretegi ikusgarriak non nai; etxe berriak bazter guztietan; itz batian, Lurdesek ez dirudi lengua; Lurdes zeruaren irudi txiki bat da, batez ere deboziuak daramazkien jendez dena betetzen denian.

        Eta au guzia jendiak Ama Birjiñaren amorioz eman duen diruarekin egin da, eta egunero geiago eta geiago egiten da; urte gutxian bi milloi pezeta biño geiago kastatu ziran; nork daki onezkero zenbat eman den, eta inguru aiek Ama Birjiñaren onran edertzeko zenbat sartu den?

        Gauza ook guziak bere iritzira zuzentzen zituena eta guzien gidaria ta kontuduna, Ama Birjiñak berak ontarako autu zuen gizon sonatu ura zen, Lurdesko Parrokua. Ezagutu zuen ezkeroz Jaungoikuak zer eskatzen zion, etzion bere buruari zeuretako Erregiñarentzat gauza aiek guziak egin artian pakian utzi. Egun guzian lanian, egun guzian guzien aurrian, egun guzian gauza berriak pensatzen; egundaño aspertzen eta nekatzen etzela zirudien. «Noiz ekusiko ote ditut, esaten zuen bere artian, noiz ekusiko ote ditut lan ook guziak bukatuak? Orduantxe bai nere anima Jaungoikuari pozez emango diodala! Orduantxe bai Ebanjelioko Simeonekin batian nunc dimittis esanaz, nere begiak pozez betiko itxiko ditudala!».

        Eta, zer egiten zuen denbora artan bernardatxok? Lenago bezin biartsu, Bernardatxok etxian ziarduen, urtietan bezela animako gauzetan ere aurreratuaz. Masabiell aldian jenderik gutxiena zebillen denboran, antxe juaten zen ixil ixilik Ama Birjiña ainbeste aldiz agertu zitzaion lekura errezatzera; iñork ez ekustia, iñork ez artzaz galdetzia nai zuen; eta au da aren anima aberasten zijualako siñalerik onena. Gauza bat bakarrik desiatzen zuen Parroko jaunak bezela, Eliz Ama Santak Ama Birjiñaren izenian, prozesio edo beste puntzioren baten bitartez, obra berrien jabe egin biar zuen eguna. Jendiak lana egin zuen, eta noizbait biar ta etorri zen egun aure.

        Milla ta zortzireun da irurogei ta laugarren urteko apirillaren laua zen, Ama Birjiñaren agertzetik sei urtera. Egualdia ederra zegon; alde guzietatik jendia zetorren; kanpana guziak Lurdesen jiraka zebiltzan; torriak banderaz edertuak, balkoi guziak jantziak zeuden; zerua lurrera etorri zela zirudien.

        Atera zen jendia prozesiuan erriko eliza aunditik. Biño, zenbat ziran? lau milla, amar milla, amabost milla? Oraindik geiago. Ogei milla, ogei ta amar milla, berrogei milla? Oraindik ere geiago; iya irurogei milla.

        Aurrian, zaldizko gerra-gizonak ederki jantziak zijuazten; oien ondoren, jendia bi endanetan noizian bein kantatuaz; gero, asko relijioso eta relijiosa; azkenian, Obispo jauna, bere Katedraleko kanonigoz eta laureun apaizez inguratua, guziak aldarerako bezela jantziak. Zer izango zen ainbeste jende, ainbesteko deboziuarekin egun eder artan ekustia, pensatze utsarekin negar malkuak begietara badatoz orain? Masabiellara juan ziran; arroka santu aiek bedeinkatu zituzten, baita Ama Birjiñaren marmol txurizko imajiñ eder bat bera agertu zen lekuan jarrire.

        Eta, zer zioten Bernardatxok eta Parrokuak? Parrokua ta bernardatxo etzijuazten prozesiuan; etzituzten aditu predikadoriak egun artan aien gañian esan zituzten itz ederrak; Parroko jauna ta bernardatxo oyan zeuden biak miñez. Nola nexka ta beraren etxekuak oso biartsuak baitziran, eta egundaño ardit bat artu nai izandu ezpaizuten iñorengandik, Bernardatxok ospitalera juan biar izandu duen, eta an egondu zen puskatxo batian.

        Sendatu ziran biak, eta Parroko jaunak Masabiellko obreetan lenago bezela jardun zuen. Bernardatxok etzuen geiago Ama Birjiña ekusi, eta bere etxian bizitu zen bere gurasoekin batian oraindik urte batzuetan. Aundia izandu zen Ama Birjiñak bere animaren gauzetarako eman zion argitasuna; aspertua zegon munduan eta munduko bizi-moduaz, batez ere jendiak bein ere pakian uzten etziolako Masabiellko gauzen gañian galdeka. Ixil ixilik Jaungoikuaren serbiziuan bizitzeko zalia zeukan, eta ala, Karidadeko monjetan sartu zen. Zorioneko emakumia! Oraindik ezta urte asko il zela, iñolaz ere zeruan goi askora juateko.

 

aurrekoa hurrengoa