www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama Birjiņaren agertziak
Franzisko Goņi
1906

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ama Birjiņaren Agertziak eta gaņerako Lurdes-ko gertaera goguangarriyak, Francisco Goņi. Florentino Elosu, 1908

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN IRAKURGAIAREN IRUGARREN SALLA

 

Obispo jaunak, jakintsuen adituta onduan,

Lurdesko gauzen gañian zer esan zuen.

 

        Gauzak obekiago jakin zitzaten beren begiakin ekusita, Obispo jaunak bildu zituen jakintsu aiek etorri ziran Lurdesara Azaruaren amazazpian. Deitu zioten Bernardatxori; eta agindurik kontatu zezala Masabiellen gertatu zitzaion guzia, gezurrik gabe eta gauzak ziran biño larriaguak egin gabe, ark lenbiziko gertaeratatik azkenekoetaraño dena kontatu zuen, emen jarri dudan eran.

        Ainbeste gizonen artian bakarrik arkitu bazen ere, etzen batere izutu bernardatxo; aundia zen denbora berian beraren arrokeri gabetasunare. Jakintsu aiek eskribitu zuten nexkak esan zien guzia, eta gero juan ziran Masabiellara, beren begiakin gertaera aien lekua ekustera. Ekusi zituzten jendiak egin zituen bidiak, iturria eta beraren inguruko lanak. Galdetu zioten inguruko jendiai, ia lenago iturririk bazen leku artan; iturri berri ura nola sortu zen, eta beste onelako asko galdera, beti dena eskribituaz.

        Gero asi ziran, milagroz sendatu ziran, eta beren mediku eta etxeko ta beste ezagunai deitzen, milagruak jakiteko. Agintzen zioten guziai, juramentua lenbizi egiñaz, esan zezatela galdetzen zitzaietenia garbi eta gezurrik gabe. Ekusten zuten zertan zegon aiek milagrotzat zeukaten sendatzia; esaten zuten gero ortarako eraman zituzten medikuak, milagrorik bazen edo ez sendatze artan; eta azkenian guzia eskribituta biraltzen zioten Obispo jaunari. Ontan pasa zituzten jakintsu ook illabete batzuek lana galanki egiñaz, gauzak erabakita garbitzen.

        Eunka ziran, ziotenez, milagrozko sendatziak; eta orrengatik etzuten guziak esamiñatzeko betarik, ez eta biarrik ere; zergatik aski zen bat edo beste Jaungoikuak ortarako bakarrik emantako laguntzaz egiña zela probatzia, an Ama Birjiñaren eskua zebillela jakiteko.

        Iru mordoskatara berexi zituzten milagrozko sendatze ok. Lenbizikorako utzi zituzten, nola edo ala milagrorik gabe gertatu zitezkienak; bigarrenerako, jakintsuen ustez milagrorik gabe ezin gertatu zitezkienak; irugarrenerako, nai ta nai ez milagroz gertatu ziranak.

        Sei izandu ziran lenbiziko mordoskarako; bederatzi, bigarrenerako; eta amabost, irugarrenerako. Arrituak gelditu ziran jakintsuak eta berekin eraman zituzten medikuak, zeñen aguro eta zeñen ongi sendatu ziran ekusiaz ainbeste persona, geienak diru asko lenago medikuetan banatu zituztenak, eta aientzat gizonen artian erremediorik etzela ongi zekitenak; arriturik gelditu ziran, lenago urik etzen lekuan iturri berri aundi eta eder bat ekusirik, eta batez ere jakiñik ur ark berez etzuela ezer ere sendatzeko birtuterik, eta naiz edanta eta naiz berarekin garbituaz ainbeste lagun sendatu zituela. Nork egin zitzakien gauza ook, Ama Birjiñak ezpada?

        Ekusi eta irakurri zituen zentzutasun aundiarekin Obispo jaunak gauza ok guziak, eta egi egiaz ezagutu zuen Jaungoikuak nai eta nai ez Ama Birjiñaren bitartez egin zituela. Alaz guziaz ere, gero denborarekin lotsarik etorri ez zezaion denak engañatu ziralako, beste iru urtian ezer esan gabe itxedon zuen; eta bildurik berriz iru urteren buruan jakintsuak, eta ekusirik etzela ezertxore aiek lenbizi eskribitu zutenen kontra gertatu eta milagruak egiazkuak zirala, azkenian Obispo jaunak, Jaungoikuaren eta Eliza Ama Santaren izenian, eskribitu eta moldetegira eman zuen eskritura luze eta eder bat. Ara emen gauzik jakingarrienak:

        «Beltran Sebero Laurenze, Jaungoikuaren errukiz eta Aita Santuaren aginduz terbesko Obispuak,

        »Bere mendeko eliz-gizon eta kristauai osasuna eta Jesukristoren bendiziua.

        »Denbora guzietan, nere laguntzalle eta anai biotzekuak, jardun dute zerutarrak lurrekuakin era miragarrian. Badakigu nola munduaren asieran agertu zitzaien gure gurasuai gure Jaun eta Jaungoikua paradisuan, egin zuten pekatuaren merezia emateko. Geruago itz egiten zien Patriarka eta Profetai, eta askotan Eskriturako libro santuak ez dute Jaungoikua noiz eta nola agertu zitzaien besterik esaten.

        »Etziran aitu Lege zarrian Jaungoikuak gizonai egiten zizten mesede ook, bada Lege zarrian biño geiago egin dizte Lege berrian.

        »Elizaren lenbiziko urtietan, ainbeste milla ta milloi martirik Jesukristorengatik beren bizia eman zuten denbora gogor aietan, Jaungoikua eta bere aingeruak askotan agertzen ziran, batzuetan tormentuetan zeudenak indartzeko, bestietan iltzen ziranak zerura eramateko eta gero gertatu biar zuten gauzak jakin-arazteko. Era artan Jaungoikuak maite zituen, mundu onetan iñork ekusi ezin zituenak.

        »Etziran zerutarren agertziak oraindik ere bukatu; ala dio edozein lekutan istoriak.

        »Agertze ootatik geienak, arrigarrienak eta mundutarrentzat obienak, Ama Birjiñarenak izandu dira. Zuazte kristauak bizi diran lekutara, eta non nai Ama Birjiñari konsagratutako elizak arkituko dituzute; eta eliz oietatik geienak, denboran batian leku artan zeruetako Erregiña agertu zelako egiñak dira. Badugu guk ere gure mendian eliz oietatik bat, orain laureun urte ardi-zai zegon nexka bati Ama Birjiña agertu zitzaion lekuan egiña. Nork esan zenbat milla persona sartzen diran urtiaren buruan eliz artan?

        »Biño, eman zaizkagun Jaunari eskerrak, zergatik oraindaño egin dizkigun biño aundiagoko mesede bat egiten digu denbora ontan. Beste eliza bat emen gure artian eskatzen digu Jaungoikuak Ama Birjiñaren gloriarako. Eta, zeñen bitartez egiten digu Jaungoikuak mesede au? Munduaren iritzian personik ezerezenaren bitartez, Bernardatxo Subiru, amalau urteko Lurdesko nexka biartsu baten bitartez».

        (Emen jartzen ditu Obispo jaunak Ama Birjiñaren agertziak; biño, ez dago lenago asieran ekusi duguna emen berriz ekusi biarrik, eta guazen aurrera).

        «Au kontatu du bernardatxok bi aldiz, nik ontarako bildu ditudan jakintsuen aurrian.

        »Nexka onek dio bada Pekatuaren kutsurik gabe sortua izena duen emakume bat ekusi duela, eta emakume orrek itz egin diola; emakume ori bestek ez du ekusi, ez eta berak esan duena entzun ere; orrengatik beste mundukoren bat dirudi. Zer esan biar dugu gauza oon gañian?

        »Badakizute, anai maitiak, Eliz Ama Santa kontuz ibiltzen dela onlako gertaeretan; eta seguru dagonian bakarrik esaten duela, Jaungoikuak egiten dituela eta ez diabruak. Jatorrizko pekatua ezkeroz, edozein engañatu litete gauz ootan; zergatik gutxi gorabera onlako gauzak diabruak ere egin litzake. Nork ez daki askotan zerukoen itxuran agertu dela Luzifer, orrela aixago jendia engañatziagatik? Orrengatik esaten digu San Juan Ebanjelariak, ez sinisteko nolanai beste mundukuak esten dizkiguten gauzak, aztarnatu gabe lenago nork esaten dizkigun.

        »Nik, anai maitiak, esamiñatu ditut Lurdesko gertaerak; badakit juan diran urte otan Masabiellen gertatu den guzia; eta ontarako bildu nituen jakintsuak ere dena esamiñatu dute. Nik bada uste dut agertu den emakume ori, Ama Birjiña, Zeruetako Erregiña, dela.

        »Bi eratakuak dira, sinisten duguna sinisteko ditugun arrazoiak; batzuek dira, bernardatxok esan duenetik beren indarra dakartenak; bestiak, gertatu diran milagrozko sendatzietatik sortzen diranak.

        »Ezin lezake iñork esan Bernardatxok engañatzen gaituela, zergatik ortarako onegia da nexka ori. Beste guziak arrituak Lurdesko gertaeren gañian izketan badaude ere, ark (iñork ezpadio ezer galdetzen) ez du itzik ere esaten. Zerbait galdetzen diotenian, ez du galdetzen diotena besterik erantzuten; eta au, garbi, izurik eta arrokeriaren antzik ere gabe. galdera eta pruebatan estutu badute ere, ez da bein ere izutu; ez du beretzat ez dirurik eta ez beste eskañi zaizkan ezer ere artu. Aldi askotan eta era askotara galdetu badiote ere, beti gauzak berak eta modu berian esaten ditu. Ez dirudi bada bernardatxok gezurrik esaten duela; Relijiuaren etsaiak berak ala uste dute.

        »Biño esan lezake bat edo batek, Bernardatxok iñor engañatzen ezpadure, bera engañatu litekiala; eta orduan gu ere, ark diona sinistuaz, berak engañatzen bagiñu bezela engañatzen bagiñu bezela engañatzen gerala. Ez da orrelakorik ere; edozeñek ezagutu lezake bernardatxok esatuen gauzetatik, nexka onen burua ez dagola nastua eta ongi pensatzen duela. Ez begietan, ez belarrietan eta ez beste sentiduetan, ez du okerrik. Gañera errespetu aundia die Elizako ta Relijiuaren gauzai; ez dago beraz bernardatxo orrelako gauzak sortzeko. Ama Birjiña ekusi du emezortzi aldiz; lenbizikuan, ark gutxiena uste zuenian; eta bi aldiz, ark ekusi nai bazuen ere etzuen ekusi, agertu etzitzaiolako. Ama Birjiña agertzen zitzaionian, arpegiko koloria mudatzen zitzaion; leku batera begiratzen zuen eta gañerakuan biño zorrotzago; lenago ekusten etzuen zerbait ekusten zuen, lenago aditu etzuen zerbait aditzen zuen; ez da beraz bernardatxore engañatzen.

        »Bernardatxok esan duena sinisgarriagua egiten da milagruakin. Sagar bat indarrian dagon edo ez ematen duenetik ezagutzen den bezela, guk ere esan genezake egia dela Bernardatxok diona, zergatik ona da ark esaten duenetik sortu dena, da esatia gertatu diran milagruak egiazkuak dira.

        »Masabiellen Ama Birjiña agertu bezin laister, zabaldu zen berri au bazter guzietara; eta beriala eunka ta millaka personak, beren etxiak eta zelayak utzirik, bildu ziran arkaitz bedeinkatuaren aurrian. Belaunikatzen ziran guziak, eta bernardatxok begiakin ekusten zuena, fediarekin ekusirik, guziak beti Ama Birjiñari errezatzen zioten.

        »Ama Birjiña ez da orain agertzen, biño ez da masabiellen jendia gutxitu. berebizikuak datoz, nola aldetik ala urrutitik; an biltzen dira zarrak eta gaztiak, biartsuak eta aberatsak, gizasemiak eta emakumiak. Zer dakartzi onenbeste lagun arkaitz onen aurrera? A, fede bizi batek! Ama Birjiñari bere laguntza eskatzera datoz guziak. Aski da bein bakarrian ook leku artan errezatzen ekustia, an beste mundukoren bat badela sinisteko. Kristau onen fedia pizkortu da; oztuak zeudenak Relijioko gauzetan, berotu dira; pekatu zarretan bizi ziradenak, Ama Birjiña Lurdeskuaren bitartez atera dira pekatuaren leizetik. Nork egin litzake gauza ook guziak, Jaungoikuak ezpada? Orduan, egia da Ama Birjiña Lurdesen agertu dela.

Relijiuaren etsaiak berak ala uste dute. Biño esan lezake bat edo batek, Bernardatxok iñor engañatzen ezpadure, bera engañatu litekiala; eta orduan gu ere, ark diona sinistuaz, bera Masabiellen Ama Birjiña agertu bezin laister, zabaldu zen berri au bazter guzietara; eta beriala eunka ta millaka personak, beren etxiak eta zelayak utzirik, bildu ziran arkaitz bed.

        »Gorputzeko osasunari dagokizkion milagroetara baguaz berriz, zer esango dugu?».

        (Emen jartzen du Obispo jaunak iturri berria nola sortu zen; ez dago berriz esan biarrik).

        «Juan ziran iturrira miñez zeuden asko, eta ez alperrik; bada geienak txarraldi guzietatik sendatu ziran. Zabaldu zen sendatze oon berria alderdi guzietara, eta urruti bizi ziralako eriak ezin eraman zituztenak Lurdesara, iturriko ur santua eskatzen zuten. Zenbat famili poz eta atsegiñaz bete ote ziran! Galdetuko bagenie berai, zer deritzaten Lurdesko uraren gañian, a, zeñen aguro esango luteken, Jaungoikuak ur ari edozein biarrez bat-batian sendatzeko birtutia eman diola!

        »Ezin genitzake kontatu milagro guziak; biño bai esan biar dugu, Lurdesko urak asko eta asko eri, medikuak erremedio gabe utziak, miñaren arrastorik utzi gabe sendatu dituela. Ur orrek ez du berez, jakintsuak diotenez, sendatzeko kalidaderik; asko sendatu dira bat-batetan; beste asko pixkaban pixkaban; asko sendatu dira edanta; beste asko garbituta. Gañera sendatze ook seguruak dira. Zer gertatzen da bada men? Nork sendatzen du jendia?

        »Gertatzen diran sendatze ok, beste munduko emakume orren agertzia ezkeroz eta bera bitarteko dela gertatu dira; orduan emakume ori zerukua da; zerutik datozenak ez dute gezurrik esaten, eta emakume orrek esan du, Ama Birjiña dela; orduan bera da. Esan dezagun beraz guziok atsegin aundiarekin: Digitus Dei est hic! Jaungoikuak egin ditu Lurdesen gertatu diran gauzak!

        »Nork ez du ekusten gertaera ook guzietan Jaungoikua dabillela? Milla ta zortzireun da berrogei ta amalaugarren urtian jarri zuen Aita Santu Pio bederatzigarrenak fedeko gauzen artian, Ama Birjiñak jatorrizko pekaturik izandu etzuela; eta andik lau urte biño lenago Ama Birjiñak berak agertuta esan zuen: Ni naz jatorrizko pekaturik gabe sortua. Jaungoikuak gertaera onekin Pio Santuak egin zuena ontzat eman nai izandu zuela dirudi.

        »Eta, non dago Ama Birjiña eskatzen duen eliz orren leku ori? Emen, gure mendien artian, orrenbeste alde guzietatik biltzen den leku ontan. Ez du onek esan nai, Ama Birjiñak bere aurrian jende asko ekusi nai duela?

        »Lurdestarrak, poztu zaitezte! Or, zuen artian zeruko Erregiñak bere oñak jarri ditu; or, zuen artian eliz aundi bat ekusi nai du, guziai ezin kontatu ala mesede egiteko. Eman zaizkazute berari eskerrak; eta ark zuen Ama izan nai duen ezkero, izan zaitezte zuek beraren seme leialak. Ezagutu dugu, Ama Birjiñak gorputzak bezela animak ere sendatzen eta aberasten dizkizutela; bada aundia izandu da zuen fedia eta ustia. Kontentu gaude, gobiernuko agintarien kontra altxa gabe pakian egondu zeraztelako ere.

        »Zabaldu zazute zeren biotza, beste gañerako gure mendeko kristau guziak ere, bada zuentzat ere zoriontasun berri bat astera dijua; zuek ere Ama birjiñaren mesediak artu biar dituzute; eskatu emendik aurrera Ama Birjiña Lurdeskuari zeren biartasunetarako laguntza. Guziak Ama Birjiñaren mantupian gaude; mantu onen azpitik ateratzen ezpagera, guretzat da zerua.

»Orain bada,

        »gure eliz-gizon, kanonigo eta Katedraleko Kabilduarekin itz eginta,

        »Jaungoikuaren laguntza eskatuta onduan,

        »gauz ootarako Aita Santu Benedikto amalaugarrenak eskribitu zuena irakurritakuan,

        »ekusirik jakintsuak ontzat eman dituztela Lurdesko gertaerak;

        »irakurririk medikuak sendatzien gañian eskribitu dutena;

        »konsideraturik Lurdesen nai eta nai ez beste munduko norbait azaldu dela;

        »konsideraturik Lurdesen agertu den persona ori Jaungoikuaren partetik datorrela;

        »konsideraturik Lurdesara datozen jende guziak guk uste duguna uste dutela,

        »gure iritzia eskatu duten orrenbeste jenderi merezi duten bezela atsegin ematiagatik,

        »beste Obispo eta persona sonatu askok ere au bera eskatu digutelako,

        »Espiritu Santuaren argitasuna eta Ama Birjiñaren laguntza eskatuta onduan,

»Esan dut eta esaten dut

        »Maria jatorrizko pekaturik gabe sortua, Jaungoikuaren Ama, agertu zaiola Bernardatxo Subiruri milla ta zortzireun da berrogei ta emezortzigarren urteko otsaillaren amaikan eta urrengo egunetan emezortzi bider, Masabiellko arkaitzian, Lurdesko onduan; Ama Birjiñlaren agertze au egiazkua dela, eta ongi egiten dutela kristauak ala dela sinistian. Alaz guziaz ere, Aita Santuak besterik esango baluke, au guzia gezurtzat ematen dudala.

        »Gure mendeko elizetan Ama Birjiña Lurdeskuari eliz-jaiak egin litzaizkekela; biño nere beimenik gabe ezin litekiala zabaldu ez librorik, ez oraziorik eta ez beste gauzik Ama Birjiña Lurdeskuaren gañian.

        »Ama Birjiñak eskatzen duen eran, eliza bat Masabiellko arkaitzian egin nai dugula. Eliza egin biar den lekua nola aldapa aundikua eta txarra baiten, eliz au asko kostako da; eta orrengatik eskatzen diogu gure mendeko eliz-gizon eta beste kristau guziai eta Frantziko eta Ama Birjiñza maite duten leku guzietako jendiai, al dutenakin lagundu dezaigutela.

        »Gure aginte edo ordena au irakurriko da artzen den egunetik lenbiziko igandian, gure mendeko eliza, kapilla, seminario, kolejio eta ospital guzietan.

        »Tarbesen emana, gure obispo-etxian, nere firma ta selluarekin eta sekretariuaren firmarekin, milla ta zortzireun da irurogeita bigarren urteko ilbeltzaren emezortzian.

Bertran Sebero, Tarbesko Obispuak.

Eta beraren aginduz

Furkade (Fourkade) Kanonigo-Sekretariuak».

 

aurrekoa hurrengoa