www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama Birjiņaren agertziak
Franzisko Goņi
1906

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ama Birjiņaren Agertziak eta gaņerako Lurdes-ko gertaera goguangarriyak, Francisco Goņi. Florentino Elosu, 1908

 

aurrekoa hurrengoa

IRUGARREN IRAKURGAIAREN LENBIZIKO SALLA

 

Ama Birjiñaren koronaziua.

 

        Laugauza gelditzen dira emendik aurrerakoetan jakingarrienak, eta oiekin egingo dut irugarren eta azkenengo irakurgai au; dira, Ama Birjiñaren koronaziua, peregrinaziuak, medikuen billera eta milagruak. Asi gaitezen lenbizikotik.

        Ama Birjiñaren koronaziua! Ai, zeñen egun goguangarria den Frantzi guzian eta batez ere Lurdesen Ama Birjiñaren koronazioko eguna! Gauzak aurretik ederki prestatuak zeuden, eta mundu guzia Lurdesara begira bezela zegon. Astelena zen, milla zortzireun da irurogei ta amasaeigarrengo uztaren irugarrena; goiz artan bertan, lenago etorri ziranaz gañera, amazazpi peregrinazio aundi allegatu ziran.

        Atera zen bada jendia Obispo-etxetik Masabiell aldera; an musika-soñurik ederrenak; an Ama Birjiñari biotz biotzetikako kantaerak. Bazijuan, bazijuan jendia; biño mundu guzia Lurdesen zela zirudien, ain luzia zen prozesiua. Masabiellen bidiak, soruak, zelaiak, mendiak, dena bete zuten.

        Bere denboran asi zen meza nagusia, pontifikala deritzaiona, beste askoren artian iru milla apaizek kantatzen zutela. A, zeñen gauza ikusgarria izango zen ura! Eliza, mundu guzia; eliz-gaña, zerua; aldaria, kanpuan; pekatuen barkamenerako eskaintzen den Sakrifiziua, zeru-lurren artian; eguzkia, odeiak, basoetako txoriak, eta lurreko pixtiak meza entzuten.

        Biño guazen koronaziora. Ama Birjiñaren estatua edo iduri berri bat jarria zegon ordurako bere lekuan; guziak ixil ixilik begira zeuden. Altxaturik bada Meglia jauna, zeña Aita Santuak biraldu baitzuen ontarako bere lekuan eta izenian, artzen du bere eskuetan koroia eta jartzen dio buruan Ama Birjiñari. Nork esan zer pasa zen orduan inguru artan? Orduan musikak, orduan kantuak, orduan guzien eju eta diadarrak bete zituzten bat-batian zeru-lurrak. Biño ezten au bakarrik: bada denbora berian, errekaren beste aldian trena bat azaldu zen guzien aurrian, dena peregrinoz betia. Aiek diadarrak eta keñuak pañueluakin! Ura jendiaren atsegiña alde batetik eta bestetik! A nolako begiakin ekusiko zituen Aam Birjiñak gauza ook zerutik, baldin eta zeruan bazegon, eta ez lurrian bere irudiaren inguruan! Zer graziak eta mesediak ixuriko zituen guzien biotzetan egun artan! Atsegin dugu, Ama maitia, atsegin dugu guziak zure atsegiñaz; eta emendik egiten dugu desiuaren bitartez an izandu bagiña guk ere egingo genuena; zuk ere arren egin zazu gugatik orain gure animetan an izandu bagiña egingo zenuena.

        Eun milla izandu ziran bildu ziran personak; ogei ta amabost, Arzobispo, Obispo eta gañerako eliz-nagusiak; iru milla apaizak. Koroia urrezkua da, arri baliosoz edertua; ogei ta bost milla pezeta balio ditu.

 

aurrekoa hurrengoa