www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama Birjiņaren agertziak
Franzisko Goņi
1906

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ama Birjiņaren Agertziak eta gaņerako Lurdes-ko gertaera goguangarriyak, Francisco Goņi. Florentino Elosu, 1908

 

aurrekoa hurrengoa

LENENGO IRAKURGAIAREN IRUGARREN SALLA

 

Amabost-aldi sonatuko lenbiziko agertziak;

Bernardatxo Jakometen etxian.

 

        Bernardatxoren lagunak, errira biurtu ziradenian, esan zioten arkitzen zituzten guziai zer gertatzen zen; eta nola egun ura feri-eguna baitzen, berri ok zabaldu ziran alde guzietara.

        Urrengo goizian Bernardatxo arkaitzara juan zenian, eun lagun beenika bazauden aren zai; bigarren goizian, lareun edo bosteun; igandian, asko milla. Etzuten ezer ekusten, nexka bat oraziuan espada; eta alaz guziaz ere guziak sinisten zuten norbait beste mundutik etorri ta leku artan agertzen zela, eta azkenian igerri zioten nor agertzen zen ere: «Ama Birjiña da», zioten guziak. Biño etzuten guziak au bera esaten: baziran Lurdesen gizon batzuek, liberalak eta Lurdesko gazeta liberala irakurtzen zutenak. Zer esaten zuten ok? —Gazetak ziona—. Eta, zer zion gazetak? —Sortu al zezakien guzia, naiko gezurrak nastuaz, Elizaren, Jaungoikuaren eta animaren gañeko gauzen gañian parra lasai egiñaz, Bernardatxo burutik nastua zegola, Bernardatxoren gurasuak sorkeri onekin txanponen batzuek dirua ateratzeko modu berriren bat sortu zutela, egun batian gauza bat eta bestian bestia; arraia beti urera juaten baita bada, eta auntza berriz larrera: ezin zezatekien besterik egin liberalak.

        Guztiz urruti zeuden eliz-gizonak dirua ateratzeko modu berri au sortzetik. Lurdesko denbora artako parrokua Peyramale zeritzaion apaiz bat zen; gizon zuzena, bere biarra zuzen egiten zuena, jakintsua, oso biotz onekua, Jaungoikuaren serbitzari leiala, biartsua zuen guzia etzutenai ematen zielako; denak maite zuten, eta gaixtuak berak ere errespetua zioten.

        Jakindu zuen onek zer gertatzen zen Masabiellko arkaitzian; biño etzen, norbaitek usteko luken bezela, beriala Bernardatxoren alde atera, an gertatzen zen dena egia dela esanaz, zergatik bazekien onlako gauzak kontuz juzgatu biar dirala. Onelako gauzak egiak izan litezke, baita gezurrak ere; gañera, Jaungoikuaren aldekuak edo diabruarenekuak. Esan balu bada Peyramalek beriala, Bernardatxok egia esaten zuela edo gezurra esaten zuela, gauz aiek Jaungoikuak egiten zituela edo diabruak egiten zituela, eta gero ark esaten bezela etzela gertatu bazen, zer esango zuen jendiak? zer batez ere gaixtuak, Lurdesko liberalak?

        Peyramalek bada au guzia ekusi zuen; eta bere mendeko apaiz guziak bilduta, au gutxi gora bera esan zien: «Jakingo duzute onezkero Masabiellko arkaitzian zerbait gertatzen dela; biño Elizarentzat lotsagarrikerien bat gero gertatu ez deiyen, gu oraindik ixilik gauden; ez dedilla gutako bat ere arkaitz ortara juan, eta esaten diguten guzia ez-aditu egin dezagun; gauzak garbiago agertzen diranian mintzatuko gera».

        Ala egin zuten apaiz guziak, eta ederki alere; eta Peyramalek egin zuena, aren obispo jaunak ontzat eman zuen, parrokuak bere apaizakin egin zuena, obispuak ere beriakin egiñaz.

        Onela eliz-gizonak ziardutela, etorri zen garizumako lenbiziko igandia, amabost-aldi sonatuko irugarren eguna. Esan dugun bezela, eguzkia atera biño lenago asko milla persona an zeuden Bernardatxoren zai arkaitzaren aurrian. Irago zen au jende artian, guziak ixilik begiratzen ziotela, arrokeririk gabe, biño ez eta ere ikaratua, eta jarri zen belauniko ar-zuluaren aurrian. Andik laixter arpegia argiz inguratzen zaio; aba pixka bat zabaltzen du; begiak leku batian zorrotz jartzen ditu; etzirudien munduan bizi zela, baizik zeru aldian, eta guziak ezagutu zuten zer gertatzen zen.

        Gero altxatuta, arrokaren beko zuluan sarturik belaunikatzen da. Zer gertatzen zen? Ama Birjiña atzeratu zela, eta Bernardatxok barrendik ezpada ekusi ezin zezakiala. Ama Birjiñak begiratu omen zuen orduan kanpora, eta andik mundu guziko gizon eta emakume guzien pekatuak ekisu bazituen bezela, dena naigabez betia gelditu omen zen.

        Itxura artan ekusita bernardatxok esan zion Ama Birjiñari: «Zer du? Zer nai du egitia?». Eta erantzun zion Birjiñak: «Nik nai nukiana da, asko errezatzia pekatariengatik». Ezaguturik Bernardatxok itz abetatik Maria naigabez betia zegola, negar malko bi ixuri zituen, geroxiago berriz pixka bat alaiturik, bada Birjiñare alaitu zen Jaungoikuaren errukitasuna ekusita. Onetan Ama Birjiña ezkutatu zen, onen erakuskintza ederrak guziai utziaz.

        Guziak gertaera onen gañian itz egiten zuten, egun guzian nexka gaixuari pakian utzi gabe. Atera zen bezperak entzunta elizatik, eta baten eta bestiaren galderai erantzuten zegola, gizon batek sorbaldan ikuiturik esan zion: «Legiaren izenian». Bernardatxok orduan: «Zer nai duzu?». —Etorri zaitezela nerekin. Nor zen gizon ura? Zer gertatzen zen? Orain ikusiko dugu.

        Lurdesko buruzariak, da esatia, gobiernuko jaunak jesukristoren etsaiak ziran gutxi geiago; eta ala, Masabiellko gertaeratatik zerbait indar katolitasunak artu zezakiela iyerri zioren bezin laixter, al zuten gaitz guzia egiten asi ziran. Bazen an gizon bat, Jakomet zeritzaiona, inguru aietako proestu edo alguazillen agintaria, erlijioko gauzetan guziak biño okerragua, federik gabeko gizona. Onek bere antzekuai esan zien: «Utzi zadazute neri; ni nola nere mendekuakin edozein lekutan sartu baniteken, nik onez edo gaitzez ixilduko ditut nexka petral orren eta gañerakoen mingañak, eta aztuko dira Masabiellko txorakeriak». Onek biraldu zuen Bernardatxo preso artu zuen gizon ura.

        Proestuak Bernardatxo preso artuta daramala ekusi bezin laixter, asten da jendia nexka gaixo ark zer oker egin zuen galdeka; eta ezagutu zutenian zergatik zeramaten, guziak aserre santuz bete ziran, edozein gauza Bernardatxoren alde egiteko prestaturik; eta egiaz ez dakit zer gertatuko zen, ordu artan bertan an barrena iragotzen zen apaiz batek itz egin ezpalie, Jaungoikuaren eskuetan gauza guziak uzteko esanaz.

        Proestuak bernardatxo, Jakometek onlako gauzetarako zuen lekura eramanta, giltzapian sartzen du; andik laixter Jakometek bere aurrian zeukan. Uste zuen onek lenbiziko itzetatik nexka gezurretan arrapatuta, edo nola edo ala, lan ura Jesukristoren kontra bukatuko zuela sarri; biño etzitzaizkan gauzak uste bezela gertatu, tontua ezpazen ere.

        Sartzen du bernardatxo gela batian; begiratzen dio goitik bera zorrotzkiro; eta gero arpegi onakin esan zion: «Masabiellko arkaitzian norbait agertzen omen zaizu. Egia al da? Esaidazu gaxo orrek gertatu zaizun guzia». Asi zen Bernardatxo bere gauzak kontatzen, eta Jakometek dena papera batian eskribitzen zuen. Bukatu zuenian nexkak, jartzen da Jakomet, aserre baitzegon bezala, arpegi itxusiakin, eta zorrotzki aurrari begiratuaz, esan zion: «Gezurra diozu esan duzun guzian; zu jendia engañatzen zabiltza; eta esaten ezpadidazu au dena zuk sortua dela, berialaxe presondegian sartuko zaitut».

        Ikaratu zen Bernardatxo pixka bat onen itz zorrotzak adituta; biño nola egiaren jabe baitzen, erantzun zion ark etzuela ezer sortu; esan guzia egia zela. Beti bat esaten zuen jakiteko, nastu zituen orduan Jakometek bernardatxok esantako gauza guziak; eta gero onela naspillatuak irakurri zizkan, ia zer esaten ote zuen; biño beriala bernardatxok esaten zion «ez dut orrela esan, baizik onela eta ala», gauza nastuak zuzenduaz.

        Sartu zen ontan Bernardatxoren aita Franzisko Jakometen etxian, aren alaba justuari iñork gaitzik egin ez zezaion; eta Jakometek, nola uste zuena gertatu ezpaizitzaion, agindu zion Franziskori «galerazi zezaiola alabari andikan aurrera arkaitzera juatia», aita-alabak etxera biralduaz. Orra nola Ama Birjiñak Bernardatxo bere etsaietatik libratu zuen.

 

aurrekoa hurrengoa