www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama Birjiņaren agertziak
Franzisko Goņi
1906

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ama Birjiņaren Agertziak eta gaņerako Lurdes-ko gertaera goguangarriyak, Francisco Goņi. Florentino Elosu, 1908

 

aurrekoa hurrengoa

LENBIZIKO IRAKURGAIAREN SEIGARREN SALLA

 

Beste milagro batzuek;

gobiernuko jaunen burutaziuak;

Bernardatxoren lenbiziko komuniua.

 

        Oraindaño ikusi ditugun Lurdesko sendatze guziak derrepentekuak izandu dira; ikusi dezagun orain pixkaban pixkaban egiña. Gez deritzan Lurdes ondoko erri txiki batian bazen zazpi urteko mutiko bat, Lasbarell deitzen ziotena.

        Konkoxua jaio zen gizagajua, konkor aundi bat aurrian eta beste bat atzian zituela; etzen bein ere zutik ibilli, izterrak ere indarrik gabe eta iya igartuak zituelako; eta guraso gaxuak entzun biar izandu zuten erriko medikuaren aotik «aur arrentzat etzela sendatzerik».

        Gauzak onela ziardutela, jakindu zuten Lurdesen zer gertatzen zen; ekarri zuten beriala Lurdesko ura; amabost-aldi batian garbitu zuten aurra urarekin, biño sendatzerik gabe. Etzen orrengatik guraso aien Ama Birjiñaganako konfiantza aitu; ekarri zuten berriz ere Lurdesko ura, lenago bezela aurra garbitzen segitzeko, eta urte artako Ostegun Santu egunian eman zituen aurrak, iñoren laguntzik gabe, pasuo batzuek; garbiturik berriz ere egun batian eta bestian, oso sendatu zen aste gutxiren buruan; guziak arritzen zirala, zutitu zen, ixterrak aragiz jantzi zitzaizkan, eta ezer iñoiz ere izan ezpalu bezela gelditu zen. Onen anmtzerasendatu ziran beste batzuek ere denbora berian.

        Lurdestik legua batera, Lubaxa (Loubajac) izena duen erri batian bazen emakume bat emezortzi illabetian ezertarako izandu etzena. Bein batian ezkurra biltzen ari zela, aritz gañetik erorita eskoiko besua oso atera zitzaion eta gañera eskumuturra. Besua eta eskua bere lekuan jarri zizkaten; biño, ez dakit nola, eskuko lenbiziko iru biatzak igartuak bezela mugitzen etzirala gelditu zitzaizkan. Andre gaixua etzen ezertarako gauza: ez josteko, ez galtzerdia egiteko, ez zelaiarako.

        Gau batian esnatu zen bat-batian, eta Lurdesera juan biar zuela buruan sartu zitzaion, an sendatuko zela. Jaikitzen da, esnatzen ditu semietatik bi, eta goizeko iruetan bidiari ekin zion. Sartu zen Lurdesen, ikusi zuen Bernardatxo; belaunikatu zen gero Masabillera juanta, bere bi semiak aldamenian zituela. Bukatu zuenian errezua, alderatu zen iturrira, busti zuen urian eskua, eta bat batian biatzak bigundu zitzaizkan, egundaño ezer izan ezpalu bezela gelditurik.

        Mariana Garro zeritzaion emakume bati amar egun biño gutxiaguan arpegia sendatu zitzaion Masabiellko urarekin garbituaz; min-bizia zuen, eta arpegi guzia artzen zion.

        Beste emakume bati burutik oñetaraño gorputzaren alderdi bat dena gogortu zitzaion; biño Lurdesko uretik baso bat edanta bat-batian sendatua gelditu zen.

        Gobiernuko jaunak denbora ontan ere lenago bezela Lurdesko gertaerak nola aztu-aziko zituzten pentsatzen ziarduten. Gauza jakiña da Massy, Jakomet, alkatia eta gañerako oen antzekuak aitzakiren baten ondoren zebiltzala arkaitzera zijuan jendiari kastigu on bat emateko, zergatik ekusten zuten jendia atzendu-azitzeko au zela modurik onena.

        Gau batian, ez dakigu nork, biño jendiak zionez gobiernuko jaun ok berak edo oen antzekuak, iturri santuko kañuak eta kandaburuak purrukatu zituzten, ura artzeko zegon ontziare loiez eta larriz beterik. Asko minberetu zen jendia jakindu zenian urrengo egunian zer gertatzen zen; biño, Jaunari eskerrak, etzuen okerrik egin, eta alkatiaren aginduz berriz ere konpondu zuten iturria.

        Ekusirik Massy jaunak ordurañoko burutaziuak gaizki atera zitzaizkala, ikasi zuen gauzak obekiago pentsatzen eta arrazoiaren antz pixka batekin badere egiten. Zer egin pentsatzen zebillela, egun batian bururatu zitzaion Masabiellko arkaitz aiek guziak erri-lurrak zirala, eta beragatik lur aietan alkatiak agintzen zuela, eta eta edozeñen kontra nai zuen guzia egin zezakela. Etzune Massyk geiagoren biarrik izandu; alkatiari berialaxe agindu zion eman zezala onako bando au:

        «Lurdesko alkatiak,

        »bere agintarietatik etorri zaizkan erakuskintzak ekusita onduan, erlijioko gauzetan eta guzien osasunian Masabiellen errezatuaz eta ango ura edanaz okerrik gertatu ez deiyen,

        »eta ur orrek beste bañu-etxietan izaten diran ur-sendagaiaren antzekua dirudielako, eta orrelako urik gobiernuaren baimenik gabe edan ezin dedillalako, agindu du

        »galerazia gelditzen dela esantako iturritik ura artzia;

        »baita ere Masabiellko ur-bazterreko erri-lurrian sartzia;

        »itxi dedilla esolez eta olez arkaitzarako sarrera;

        »jarri ditezela esola batzuek abisu onekin: ezin liteke sartu iñor erri-lur ontan;

        »bandu onen kontra zerbait egiten duena, kastigatua izango dela;

        »proestu edo alguazillen agintaria, xandarmak, mendi-guardak eta Ayuntamentuko jaunak emen agintzen dena egin deiyen enkargatuak gelditzen dirala».

        Kosta zitzaion alkatiari pixka bat bando au ematia; biño azkenian, alkatetza ez galtziagatik, egin zuen bere agintariak erakusten zion guzia. Jarri zuten bandua kale-kantoi guzietan, tronpeta soñuarekin denai aditzera emanta onduan; itxi zuten olez iturriko bidia; jarri zituzten letriuak inguruan, eta bete zituzten ez gabnez eta ez egunez kentzen etziran armadun jendez bazter guziak. Alaz guziaz ere etzuen jendiak iturri santura juatia utzi; bost pezeta zen multa sartzen zenarentzat, eta asko lenbizi zegon xandarmari bost pezeta emanta, presko asko iturrira juaten ziran.

        Aundia zen jendiaren minberetasuna eta aserria; guziak gertaera oon gañian itz egiten zuten, eta iru lau aldiz gabez juanta bota zituzten errekara arrapatu zituzten ol eta esola guziak, onela iturriko bidia garbituaz. Beste asko berriz arkaitzaren gañetik jetxita sartzen ziran iturrian, miñez edo gaixo sendatu ziran bat biño geiago. Oraziua egitera arkaitzera juatiagatik, igeri askok gabez ibai edo erreka iragotzen zuten. Guardian zeudenetatik ere batzuek lenbizi egiten zutena, belauniko jarrita errezatzia zen.

        Bein batian juezak, legiak agintzen zuen biño multa aundiagua eman zion emakume bati; juan zen au gorago zegon beste juez batengana, eta juez onek legeka agintzen zuenare barkatu egin zion. Gertaera au jakindu zenian Lurdesen, aundia izandu zen guzien poza; bildu ziren millaka iturri ondoko itxituraren aurrian eta «guk garaitu dugu» esaten zuten diadarka guziak; alako batian, naiz armadun guziak an egon, abiatu ziran piskaban piskaban aurrera; eta nola asko baitziran, etziran xaldarmak alto egitera atrebitu, sartu zen jendia iturrian; errezatu zuten; edan zuten iturriko uretik, eta etzien iñork ezer ere esan.

        Denbora onatan egin zuen Bernardatxok bere lenbiziko komuniua, garagarrillaren iruan, Korpus egunian. Aunbia zen ura ikusteko guziak zuten desiua, eta ala etzioten pakian uzten; alaz guziaz ere etzuen Bernardatxoren biotza arrokeriaren kutsuak ere ikuitu; arpegia alaia, garbi jantzia, edade onetan bestiak izaten dituzten txorakeririk gabe, guzien naiekua zen. Naiz biartsua izan eta nai adiña ogi etxian ez ikusi, etzuen iñoiz ere ezer eskaintzen ziotenetatik artzen. Bein batian, askotan gertatzen zen bezela, egondu zen emakume aberats bat Bernardatxorekin izketan; erta azkenian, nexkari zerbait eman nayan, eskuetan zeraman asko balio zuen errosario bat Bernardatxorenarekin trukatu nai izandu zuen; biño etzion artu nexkak, bere errosario ezer balio etzuenarekin gelditu naiago zuela esanaz.

        Beste batian berriz eliz-gizon batek zillarrezko diru bat eskañi zion; ikusirik etzuela artu nai, esan zion artu zezala eskaleen bati limosnatzat emateko beenik; guzia alperrik: «obia da berorrek berak ematia», erantzun zion Bernardatxok.

        Lenbiziko komuniua eginta laixter, txarraldi bat etorri zitzaion Bernardatxori; ikusirik bere gurasuak agian pakian uzten etziotelako zetorkiola, amabost edo ogei bat egunerako bañuetara biraldu zuten: etzitzaion gaizki etorri Bernardatxori, bada bazeukan aspaldian txoko batian sartuta bere Jaungoikuarekin bakarrik egoteko zalia.

 

aurrekoa hurrengoa