www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama Birjiņaren agertziak
Franzisko Goņi
1906

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ama Birjiņaren Agertziak eta gaņerako Lurdes-ko gertaera goguangarriyak, Francisco Goņi. Florentino Elosu, 1908

 

aurrekoa hurrengoa

SARRERA

 

        Ara emen, euskaldunak, iñolaz ere asko gustatuko zaizuten kondaira edo istori bat. Zuetatik asko juaten zerate Lurdesara eta ez dakizute Lurdesko gertaeren gañian, an aditzen duzutena besterik; bada, gertaera oriek seguru jakin ditzazuten eskribitzen dut istoria au.

        Galdetuko duzute agian, ia zergatik atzerrikoen istoria eskribitzen dudan, Euskal-errikuak utzita; bada, bi arrazoigatik egin dut: Ama Birjiña Lurdeskua gure denboretan oso sonatua delako, eta Berari (uste dudanez) asko zor diodalako. Ez dut bada nik, etxeko gauzetaz aztuta, auzokoetara juatia nai, ez; biño, ez dago gaizki etxeko gauzetaz aztu gabe, beste lekuetan zer gertatzen den ere jakitia.

        Jenderik geiena Irun eta Oiartzun aldetik Lurdesara juaten delako, aiek aietako euskaran eskribitu dut libru au; biño, edozein aldetako euskaran ere erraz entenditu liteke.

        Ez izutu eskriturakin ere; euskaraz eskribitzeko legerik oraindik ez dugu, eta orrengatik bakoitzak bere modura eskribitzen du; biño, nik uste dudanez, au da modurik zuzenena eta arrazoizkoena. Pixka bat irakurri orduko, oituko zera; aurrera bada!

 

aurrekoa hurrengoa