www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama Birjiņaren agertziak
Franzisko Goņi
1906

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ama Birjiņaren Agertziak eta gaņerako Lurdes-ko gertaera goguangarriyak, Francisco Goņi. Florentino Elosu, 1908

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN IRAKURGAIAREN LENBIZIKO SALLA

 

Ama Birjiñaren azkeneko agertzia;

Obispo Jaunak Lurdesko gertaeren gañian

lenbiziko ordenak ematen ditu.

 

        Denbora ontan asi zen berebiziko jendia Lurdesara kanpotik etortzen. An zetozen Frantziko beste lekuetatik, Inglaterratik, Beljikatik, Alemaniatik, Españitik; itz batian, alde guzietatik; aberatsak eta biartsuak, jakintsuak eta ez-jakiñak, Obispo ta Arzobispo jaunak, gerra-gizonak, gauza guzietako agintariak.

        Lurdesara allegatu orduko bazekiten an gertatzen zen guzia; eta lenbizi denai burura zetorkiena zen Bernardatxo ikustia. Deitu zion egun batian Obispo jaun batek; esan zion kontatu zezaiola Masabiellen Ama Birjiñarekin gertatu zitzaion guzia. Egin zuen bernardatxok agindu zitzaiona, oi zuen bezela kontuz eta garbi, batere izutu edo geiegi lotsatu gabe. Bukatu zuenian, Obispo jauna debozioz iya negar egiñian zegon, konsideraturik nola nexka pobre arren arpegian bein baño geiagotan Ama Birjiñak, zeruetako Erregiñak, Jaungoikuaren Amak bere begi bedeinkatuak jarri zituen, biotz maitatiarekin begiratzen ziola; eta bat-batian, Bernardatxoren aurren iya belauniko jarririk, esan zion erreza zezala argatik eta bere mendian zituen kristauengatik, eta eman zezaiola bere bendiziua. An zegon Bernardatxorekin batian peyramale, Lurdesko parrokua; eta beriala Obispo jaunari besotik elduta zutitu-azirik ez nexkak berorri, baizik berorrek nexkari eman biar dio bendiziua, esan zion. Ordurako, dena lotsatua, belauniko zegon Bernardatxo; eta Obispo jaunak bere bendiziua eman zion.

        Bazijuazen denbora ontan illabete bi bernardatxori zzeruetako Erregiña azaltzen etzitzaiola; biño Uztaren amaseian, Ama Birjiña Karmenguaren egunian, Masabiellara juateko gogo aundi bat sentitu zuen Bernardatxok berriz ere. Juan zen bada; belaunikatuta errosariua errezatzen asi zen, eta beriala aspaldian azaldu etzitzaiona azaldu zitzaion. Illunabarreko zortziak ziran; egun artan ikusi zuen Ama Birjiña emezortzigarren eta azkeneko aldiz.

        Bernardatxo errekaren beste aldian zegon belauniko; zergatik, len esan nuen bezela, itxia zegon denbora ontan iturriko sarrera; biño alaz guziaz ere Ama Birjiña betiko lekuan aldetik aldera bezela ikusi zuen. Etzion ezer esan; pixka batian begira egonduta, betiko ezkutatu zen. Nonbait nexkak egin biar zuen guzia egiña zegon; orrengatik itz egingo etzion.

        Lenago adierazi dedan bezela, jende asko zetorren denbora ontan Lurdesara, inguruetan bañu-etxe asko diralako; eta jakiñik ok zer gertatzen zen Masabiellen, asi ziran galdetzen ia Obispo jaunak eta gañerako eliz-gizonak zer zioten gauza aien gañian; ia sinistu biar ziran edo ez; au esaten zuten zergatik denbora artaraño etzuten eliz-gizonak gauza aien gañian itz egin, zertara zijuazen ikusi artian. Gañera denbora artan bertan mutil koskor batzuek esaten asi ziran, aiek ere Masabiellen ez dakit zer beste munduko gauzak ikusten zituztela; eta ikusi zituztela esaten zuten gauz ok etziran egoki egokiak, baizik pranko lotsagarriak; jendiak zionez, bat edo batek gauza falsuak sortu zituen eta mutil airi erakutsi, orrela egiazkuak aztu zitezen. Bada, gauzak onela ziardutela, ikusi zuen Lurdesko parrokuak oso gomeni zela Obispo jaunak gauza aien gañian itz egitia, eta ala berriz ere beste bisita bat egin zion.

        Obispo jaunak, ezaguturik mintzatzeko denbora etorri zela, Uztaren ogei ta zortzian emen jartzera nuan ordena au eman zuen:

        «Bertran Severo Laurenze, Jaungoikuaren errukiz eta Aita Santuaren aginduz terbesko Obispuak,

        »bere mendeko eliz-gizon eta gañerako kristau guziai osasuna eta Jesukristoren bendiziua.

        »Aurtengo otsaillaren amaika ezkeroz gertatu dira Lurdesen gertaera miragarriak, aldeko denak eta urrutiko askok jakindu dituztenak.

        »Bernardatxo Subiru, Lurdesko amalau urteko nexka batek dio, zeruko zerbait ikusi duela Masabiellko arkaitzian, eta Birjiña pekatuaren kutsurik gabia agertu zaiola. Arkaitz artan bertan iturri bat sortu da; eta diotenez, ur onek, naiz edanta eta naiz berarekin bustiaz, asko persona sendatu ditu milagroz. Asko kristau, ez bakarrik gure mendekuak, baizik baita beste Obispoen mendekuak ere, iturri artara dijuaz Ama Birjiñaren izen santua abuan dutela, beren biarezen sendatze billa.

        »Gobiernuko jaunak izandu dute egitekua pranko gertaera ookin.

        »Juan den Martxua ezkeroz guziak eskatzen digute, esan dezagula gauz oon gañian deritzaguna.

        »Aurren aldian ez giñan mintzatu, kontuz ibilli biar genuela ezagutzen genuelako, lenbiziko jendiaren berotasunak aztutzen ziradenian zer gertatzen zen ekusi artian.

        »Iru jende moduk eskatzen dute gure iritzia gauz oon gañian, biño ez guziak asmo berakin.

        »Batzuek dira, Lurdesen gertatzen diran sendatze eta beste gauza guziak sorginkeriak eta jendia engañatzeko sortutako gauzak dirala, ezer esamiñatu gabe, diotenak. Eta edozeñek pensa lezake, ez dugula guk gauzak esamiñatu gabe, ok esaten dutena esan nai; oon periodikuak zabaldu dute alde guzietan Lurdesko gauzak ez dirala sorginkeriak besterik, eta dirua ateratzeko norbaitek sortu dituela, orrela gure mendeko jende onak minberatuaz. Badakigu guk ere, gauzak laixter aztu-azitzeko modurik onena, dena ukatzia eta gaixtakeri batzuek besterik ez dirala esatia dala; biño au ez dago ongi iñoren iritzian, eta gauzak zuzendu biarrian okertzeko modua da.

        »Beste munduko gauzik gertatu ez litekiala esatia, azkena bukatu den eunkiko gizon fedegabiak esaten zutena esatia da, eta aien bide okerretik juatia. Guk, katolikuak geralako, ezin genezake ok dioten bezela esan, Jaungoikua milagrorik ezin egin lezakela, zergatik ori ez da egia; ez eta ookin itz egin ere gure iritzira berak ekartzeko, beste munduko gauzik gertatu ezin ditekiala buruan sartua daukatelako. Zer esan nai du onek? ez dugula sartu nai guk gizon jakintsuak egin lezateken esamiñ zorrotz, kontuzko eta estu batian? Ez orixe; zergatik ori bera da guk desiatzen duguna. Guk nai duguna da, gauz oietan zerbait jakin lezateken kontzientzi oneko gizon guziak ditezela, eta esamiñatu dezatela Lurdesko gertaeretan baden edo ez beste munduko eta Jaungoikuak bakarrik egin lezaken gauzik.

        »Bigarren jende moduak dira, gertaera oon gañian zer esan ez dakitenak, eta, asmo onakin, guk zer diogun jakin nai lutekenak.

        »Azkenekuak dira, gauz ok guziak onak eta Jaungoikuak egiten dituenak dirala diotenak, eta guk ere lenbailen ori bera esatia nai lutekenak. Badakigu ok jende onak dirala; eta guk esaten duguna, naiz aiek uste etzutena izan, ontzat artuko dutela.

        »Gaur bada, orrenbeste milla personen atsegiñerako, premi eta estutasun aundi batian gauzak garbitu ditezen, eta dudak kenduta egia jakin dedin, eskatzen digutena egitera guaz. Ziñ ziñetan desiatzen dugu, esamiñatu ditezela kontuz kristau guziai, Ama Birjiñari eta Relijio osuari dagozkion gertaera ok. Asmo onekin jartzen ditugu gure mendian gizon jakintsu batzuek, bildu eta esamiña ditzaten Lurdesen gertatu diran eta denborakin gerta litezken gauza guziak; orrela guk jakin dezagun ongi esan biar duguna.

        »Orrengatik bada,

        »Jaungoikuaren laguntza eskatuta onduan, agindu dugu ta agintzen dugu emen jartzera guazen au:

        »Lenbiziko gauza: bildu ditezela gizon jakintsuak, esamiñatu dezaten Lurdesko urarekin iñor sendatu den edo ez; eta iñor sendatu bada, sendatze oiek milagrorik gabe gertatu diran edo ez. Bernardatxo Subiruk Ama Birjiña ikusi duen edo ez; eta ikusi badu, Jaungoikuak ortarako emantako laguntzik gabe ikusi zezakien edo ez. Ama Birjiñak Bernardatxori ezer esakatu edo agindu dion edo ez; iñori esateko agindu dion eta nori. Orain Masabiellko arkaitzaren onduan den iturria Ama Birjiña agertu biño len bezen edo ez.

        »Bigarren gauza: bildu biar duten jakintsu oiek, gauzak esamiñatuta onduan, esan dezaigutela garbi eta itz gutxitan zer iruditzen zaieten.

        »Irugarren gauza: jakintsu oiei lagundu dezaietela gure mendeko errietako parrokuak, aien mendeko kristauen artian ezer gertatu bada gaztigatuaz, eta nork dakien zer eta nola gertatu den esanaz; emen biladu biar ditugun jakintsuai nork bere jakinduriarekin legundu lezaieken jarriaz; zein medikuk Lurdesko urarekin sendatu diranen kontua izandu duten eskribituaz.

        »Laugarren gauza: gizon jakintsu oiek, berak nai duten guziai galdetu lezaietekela nai duten guzia, galdetu biar dioten ari galdetu biño len juramentua eragiñaz. Gauzak gertatu diran lekuan bertan galdetu biar badira, jakintsu ootatik bi biñipin ara juan ditezela.

        »Bostgarren gauza: jakiñen gañian jartzen ditugu jakintsu ook, deitu biar dituztela beren artera beste edozein gauzetan jakintsuak diran gizonak ere; orrela, guziak zer esaten duten adituaz, egia obeto jakin deiyen.

        »Seigarren gauza: bildu ditezela agindu dugun jakintsu ook izan biar dute gure Katedraleko bederatzi eliz-gizonak, gure bi seminarioetako agintariak, gure mendeko misioneruen agintaria, Lurdesko parrokua eta gure seminarioetako maisuak.

        »Zazpigarren gauza: jakintsu oon presidentia izango da Nogaro jauna, kanonigo artziprestia; eta onen ordekuak, Tabaries eta Soule, biak kanoniguak. Nonbratuko dira gañera sekretario bat eta aren ordeko bat.

        »Zortzigarren gauza: jakintsu ook beren lanak asi ditzate alik eta lenena; eta bilduko dira gomeni den guzian.

        »Tarbesen emana, gure Obispo-etxian, gure firma eta selluarekin, eta sekretariuaren zuzen firmarekin, Uztaren ogei ta zortzian, milla ta zortzireun da berrogei ta emezortzigarren urtian.

Bertran Severo, Tarbesko Obispuak.

Bere agindua egiñaz,

Furkade, Kanonigo Sekretariuak.

 

aurrekoa hurrengoa