www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama Birjiņaren agertziak
Franzisko Goņi
1906

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ama Birjiņaren Agertziak eta gaņerako Lurdes-ko gertaera goguangarriyak, Francisco Goņi. Florentino Elosu, 1908

 

aurrekoa hurrengoa

LENENGO IRAKURGAIAREN BOSTGARREN SALLA

 

Beste milagro batzuek;

amabostaldiko azkeneko eguneko agertzia.

 

        Biño esan ditzagun itz gutxiagotan gauzak, bestela ez dugu egundaño bukatuko. Krozat zeritzan emakume alargun bat gutxieniaz ogei urte bazen oso gortua zegola, eta Lurdesko ura artuta Jesus batian gorraidia oso kendu zitzaion.

        Augusto Bordes aspaldian urguna edo kojua zen, eta Lurdesko urarekin izterra biguindu ta zuzendu zitzaion. Benita Kazok (Kazeauz) iru urte zeramazkien oyian kalentura ta saietseko miñakin; aberatsa zen, eta dirua pranko atera zuen sendatziagatik, biño alperrik; medikuak esan zuten etzaukala zuzenbiderik. Gauzak onatan zeudela biurtu zen Ama Birjiña Lurdeskuarengana; eta beraren laguntzarekin, ur pixka bat edan ta bañu batzuek artuta, ordu batetik bestera oso sendatua gelditu zen.

        Blasa Supenek (Soupenne) begietako miña zuen; betazalak aunditu eta kanpoko aldera jiraturik, betazaletako illiak erori zitzaizkan, oñazia pranko sufritu biar zuela. Izandu zen bañuetan leku batian eta bestian; artu zituen medikuak eman zizkaten sendagai guziak, biño dena probetxu gabe; azkenian entzun biar izandu zuen ark ere medikuen aotik «etzeukala erremediorik». Orduan andre gaixua juan zen Ama Birjiña Lurdeskuarengana; garbitu zituen begiak iturriko urarekin; eta lenbiziko aldiz ez oso, biño bai asko sendatu zitzaizkan; bigarren aldian etzitzaion miñaren arrastorik ere gelditu; betazalak zuzendu zitzaizkan, illiak jaiore bai, eta egundaño ezer izandu ezpalu bezela gelditu zen.

        Oraindaño kontatu ditudan sendatze guztiak Lurdesen bertan gertatu ziran, biño Ama Birjiñaren laguntzak urrutiagore zabaldu ziran; ekusi dezagun milagro aundi eta eder bat.

        Bazen Nay zeritzaion Frantziko erri aundi batian amabost urteko mutil gazte bat, Enrike Busket izenarekin. Milla zortzireun da berrogei ta amaseigarren urtian txarraldi gogor bat izandu zuen kalentura tifuarraizakin; bizirik gelditu zen, biño lepuaren eskoiko aldian okabill biño aundiagoko zornia zerion zauir bat gelditu zitzaion. Pensa gizagajuak zenbat sufrituko zuen. Egin zituen alegiñak osagille edo mediku sonatu batek ura sendatziagatik, biño guzia alperrik.

        Ekusirik azkenian Enrikek egunian biño egunian okerrago zijuakiola, eta aditurik Lurdesen gertatzen ziran gauzak, ark ere osasuna Ama Birjiñari eskatzia pensatu zuen. Biño gizonen idurian etzegon gizagajua etxetik urrutira ateratzeko; eta ala etzioten gurasuak Lurdesara juaten utzi. Jakiñik orduan Enrikek auzoko emakume bat andik laixter Lurdesara zijuala, esan zion iturri santuko ur pixka bat ekarri zezaiola. Ala egin zuen emakume ark; eta Enrikek astiazken arrats batian, belauniko bere etxeko guziakin Ama Birjiñari errezaturik, garbitu zuen ur santuakin bere zauir itxusi ura, eta oeratu zen.

        Biaramon goizian esnatu zenian, gauza miragarria! etzuen miñaren arrastorikan ere arkitu; ez zauriturik, ez materirik, ez oñazeririk, etzitzaion ezertxore gelditu. Gizagajuak atsegin ederra artuko zuen.

        Milagro au egiazko milagrotzat guziak ezagutu zuten, baita gaixua sendatzen saiatu zen medikuak berak ere, naiz kristau ona ez izan. Enrike Laserrek egin zion sendatuari bixita bat; eta berak dionez, galdera pranko sendaera onen gañian egin ere bai berari; orain osasun ederrakin ieltserua omen da bere aita bezela. Baño goizian berriz Bernardatxorengana eta Masabiell aldera.

        Guziak Bernardatxoren ondoren zebiltzan zer esaten zuen aditu nayan, eta guziak beraren gañian itz egiten zuten. Etxera ere juaten zitzizkan jende asko, batez ere urrutitik zetozenak eta aberatsak; eta bernardatxo beti miragarria zen.

        Naiz jende biartsuak izan, eta bizitzeko estu aski ibilli, etzuten ez bernardatxok eta ez bere gurasuak egundaño limosna bat ere artu. Illunabar batian etorri zitzaien kanpotar aberats bat; Bernardatxori nai zituen galdera guziak egin zizkan; eta azkenian, ekusirik famili arren premia, ateratzen du bolsa bat urrez betia, eskaintzen dio nexkari aurrena eta gero bere gurasuai, Bernardatxok artu nai etzuelako; baño ez batek eta ez bestiak etzuten ezertxore artu, erakutsirik ederki onela, etzirala Masabiellko gauzak dirua ateratzeko sortuak, gaixtuak esaten zuten bezela.

        Gauzarik aundiena da, orrenbeste onren artian etzuela Bernardatxok arrokeriaren arrastorik ere sentitzen. Guzien ezpañetan zebillen; eta Masabiellko arkaitzera zijuanian, ura urrutian agertu bezin laixter guziak esaten zuten: Badator santa! Badator santa. Gero jendiak erdian artzen zuen zerutik etorri baitzen bezela, eta alaz guztiaz ere etzitzaion bestiak arrotu. Zeruko Erregiñak ontasunez eta umildadez aberasten zion anima!

        Juan zan Bernardatxo bigarren aldiz parrokuarengana, eta esan zion berriz ere nola agertzen zenak nai zuen leku artan eliza bat egitia. Etzion Peyramalek lenbizi bezela milagrorik eskatu; konsideratu zuen berak ere lenago ezer etzen lekuan iturri bat sortu izana aski zela, etzela milagro aundiaguaren biarrik. Juan zen bada Peyramale Obispo jaunarengana; esan zion zer gertatzen zen Lurdesen; baño Laurenze Obispo jaunak arrazoiakin erantzun zion, oraindik pixka bat itxedon zezala, eta bere edo besteen bitartez jakin zezala Masabiellen gertatzen zen guzia.

        Etzebiltzan onen zentzu Departamentuko agintari, alkate eta geñrako gobiernuko jaunak; guziak elakrren antzekuak eta elizari debozio aundirik etziotenak ziran; eta ala aien partetik Masabiellko gertaerak laixter aztu biarko zuten. Egun batian, ez dakigu zergatik, iturri santuaren inguru guztia soldaduak eta xaldarmak inguratu zuten, eta denbora aldi batian etziran ez gabez eta ez egunez andik aldaratu; ez dakigu zeren beldurra zuten. Onen antzeko aterakaiak ekusiki ditugu geiago ere.

        Esan nuen lenago nola Ama Birjiñak eskatu zion Bernardatxori, amabost-aldi batian juan zedilla egunero arkaitzera; baita juango zela nola onek zeruko Erregiñari agindu zion ere; eskribitu ditut amabost-aldi artan gertatu ziran gauzik nabarmenak; eta ala orain itz bi bakarrik esango ditut azkeneko eguneko gertaeren gañian.

        Goizian goiz aski ogei milla persona gutxienaz bildu ziran iturriaren inguruan. An zeuden frantzesak, gaztelaniakuak, euskaldunak, Bernardatxo juan biño lenago arkaitzaren aurrian errezatzen. Agertu zen zorioneko nexka au, eta guztien ezpañak esan zuten: Ara non datorren santa! Ara non datorren santa!

        Jarri zen Bernardatxo belauniko arkaitzaren aurrian, eta baita beste guziak ere bakoitza bere tokian. Ama Birjiñak esan zion Bernardatxori lenago bezela, edan zezala iturri berriko uretik, eta jan zezala arkaitzaren oñian zegon belarretik, eta ala egin zuen Bernardatxok; agindu zion baita ere pekatariengatik erregutu eta penitentzia egin zezala; beste asko gauzare esan zizkan, biño etzituen Bernardatxok agertu; bera ikusi zutenak esan zuten da «iru edo lau aldiz belauniko zegon lekutik altxatuta arkaitzarengana alderatu zela, españak mugitzen zituela, noizian bein par pixka bat egiten zuela, eta zeruan zegola zirudiela Ama Birjiñakin izketan».

        Amabost-aldi sonatu ura ezkerontz etzitzaion Ama Birjiña bernardatxori ogei ta bat egunian agertu; etzen juaten ere arkaitzera, zergatik bazekien Ama Birjiña ekusteko desio aundi bat sentitzen etzuenian bere barrenian, etzitzaiola agertzen. Jendia bai, bazijuan egunero millaka ta millaka naiz bernardatxo ez juan, jartzen ziran belauniko arkaitzaren aurrian, kandela bedeinkatuak pixtuak eskuan zezkatela, eta antxe egoten ziran errezatzen fede biziarekin; gero iturri santuan edaten zuten, garbitzen ziran, botilla eta beste al zituzten ontziak ur santuz beteta etxera biurtuaz.

        Ama Birjiña Martxukuaren egunian sentitu zuen bernardatxok berriz ere arkaitzera juateko gogua; juan zen bada goizian goiz aski; belauniko errezatzen jarri zen, eta Ama Birjiña agerture bai laister. Askotan galdetu zion Bernardatxok nor zen, baten eta bestien aginduz; biño etzuen Ama Birjiñak aurren aldian esan nai izandu. Igerri zioten guziak nor zen; biño seguruago egotiagatik, dena fedez eta uste onez beterik esan zion berriz ere bernardatxok Mariari: «Ai beza, esan bezait arren nor den». Ama Birjiña, zerutarren zoriona den par pixka bat ezpañetatik ixuriaz, begiratu zion, biño etzion ezer erantzun. Bernardatxok bigarren eta irugarren aldiz egin zion galdera bera: «Ai beza, esan bezait arren nor den». Azkenian bada Ama Birjiñak, bularrian batuak zeuzkan eskuak graziak zabaltzeko bezela banakaturik, begiratu zuen lurrera, zabaldu zituen ezpain bedeinkatu aiek eta esan zuen: Ni naiz jatorrizko pekaturik gabeko sortzia, da esatia: Ni naiz jatorrizko pekatuaren kutsurik gabe sortua. Itz pozgarriak nexka gaixo arrentzat! Itz pozgarriak benetan katoliko guzientzat, eta batez ere Aita Santu Pio bederatzigarrenarentzat! Oraindik lau urte etziran irago, fedeko gauzen artian Ama Birjiñaren sortze kutsu-gabekuare jarri zuela; eta ongi egin zuela milagro batekin Jaungoikuak aditzera eman nai izan baitzuen bezela, agertzen da zeruetako Erregiña eta esaten du, ez «Ni naiz Jaungoikuaren Ama», edo «pekatarien kaia eta gode-lekua», edo beste onelako gauzen bat, baizik «Ni naiz Birjiña, jatorrizko pekatuaren kutsurik gabe sortua». Arrazoiakin egun beretik egiazko debozio bat Ama Birjiña Lurdeskuari izandu zion Aita Santu sonatu ark!

        Beste egun batian juan zen Bernardatxo arkaitzera, jarri zen belauniko gutxienaz amar milla personaz inguratua, eta beste milagro eder bat gertatu zen guzien aurrian. Denbora artako argi asko elizetan bezela Masabiellen ere pixtutzen zituzten, eta esan dedan egun onetan kandela aundi baten onduan belaunikatu zen Bernardatxo.

        Ama Birjiña agertu zenian, oi zuen bezela eskuak Mariarontz jaso zituen; biño esku bat kandela pixtuaren gañian jarri zuen, edo obeto esateko, kandalaren gañian gelditu zitzaion; eta esaten dut gelditu zitzaiola, zergatik Bernardatxok Birjiña agertzen zenian etzuen berak nai zuena egiten, baizik zeruko indar ark eragiten ziona. Nola kandela aundia baitzen, garrak indar aundia zuen, eta beragatik biatzen artetik esku gañera ateratzen zen, aiziak ara onara zabaltzen zuela; onelaxe egondu zen Bernardatxo ordu laurden bat baño geiaguan guzien aurrian. Azkenian, Ama Birjiña ezkutatu zenian, kendu zuen eskua; biño gauza arrigarria! etzion suak ezer ere egin, ikuitu ezpalu biño geiago.

        Denbora artarako Lurdesko langilliak bide on bat egin zuten Ama Birjiña agertzen zen lekura; guzia borondatez eta beren kontura. Baita esolesi bat ere egin zuten, Ama Birjiñaren aurrian jendia geiegi alderatu etzeien.

        Aundia zen denbora aietarako jendiaren debozio edo jaiera Ama Birjiñarekin; eta nola baitzekiten Ama Birjiñak leku artan eliza bat egitia nai zuela, esolesi barrenera dirua lan ortarako botatzen asi ziran. Gauza miragarria! Bein baño geiagotan egondu ziran an lurrian guzien aurrian milloi bat pezeta biño geiago, milla bider milla pezeta biño geiago, ori gau eta egun eta guardirik gabe, eta alaz guztiaz ere etzuen iñork ezertxo ere ostu edo lapurtu.

        Guazen orain gobiernuko jaunen lotsagabekeriak ekustera. Urte onetako maiatzaren aurrenian, Massy jauna, departamentuko agintaria, Lurdesen arkitzen zen. Onez edo gaitzez Lurdesko gertaerak oso aienatzia sartu zitzaion buruan; eta ala, deiturik illaren labian alkatiari eta xaldarmen agintariari, alkatiari agindu zion Bernardatxo preso sartu zezala; eta bestiari, arkaitzeko esolesia eta onen barrenian zeuden gauza guziak kendu ta erriko-etxera edo kensejura eraman zitzala. Orra zer diran erlijio eta federik gabeko gizonen burutaziuak!

        Urrengo egunian edo egun berian alkatia Parrokuari zer gertatzen zen esatera juan zen; biño Peyramale, guzia aserre santuz betia, altxatzen da eserita dagon lekutik, eta esaten dio alkatiari: Zer pentsatzen dezute? gauzak onela egiten dirala? Ez, ez dira gauzak onela egiten. Ni neroni, besterik ezpada, jarriko naz nexka gaixuaren etxeko atietan; eta bernardatxo preso aurtu nai duenak, nere gañetik irago biarko du. Ikaratu zen alkatia, baita Massy-re alkatiak eskribitu ziona irakurri zuenian, eta Bernardatxo etzuen iñork preso artu.

        Etzen au bera gertatu Massabiellen. Jakomet, xaldarmen agintaria, atera zen bere ordena artu zuenian etxetik; juan zen batera eta bestera zaldi baten billa arkaitzeko gauzak ekartzeko; noizbait biar ta eman zioten bat perratzalle baten etxian. Juan zen onekin Masabiellara guzia jendez inguratua; estu aski zebillen gizagajua, naiz gaixtua izan, bada aundia zen jendiaren aserria; ez dakit nola bizirik gelditu zen egun artan. Bildu zituen arkaitzeko kandela, imajiñ, diru eta beste gauza guziak; aizkora batekin urratu ta puskatu zuen esolesia, etzuen ezer ere bere tokian utzi. Jaungoikuak eta Ama Birjiñak barkatu dezaiotela!

        Ekusirik Massy jaunak Bernardatxo preso artzeko modurik eztela; «beste bide batetik nijuan» esan zuen bere artian. Deitu zion kimiko edo uren kalidadiak esamiñatzen zekien jakintsu bati; eta eskupetik zerbait emanaz, esan zion: «Esamiñatu zazu Masabiellko ur ori; eta jarri zazu eskrituran ez dirala milagrozkuak ur orrekin egin diran sendatziak; bere izatez duela ur orrek sendatzeko birtute edo indar ori». Alaxe egin zuen Latur de Tri zeritzaion jakintsu ark; orra nola gertatzen diran gauzak.

        Zabaldu zen alde guzietara beraren eskritura, baño laixter ezagutu zuten denak zer gertatzen zen, eta asi ziran guziak «esamiñ falso bat egin zen ezkero, egiazko bat ere egin zedilla» esaten.

        A Massy gizagajua! Zeñen ederki zerorrek zabaldutako sarian arrapatua gelditu ziñan! Bildu ziran bada egun batian Ayuntamentuko jaunak; eta eskatu zioten alkatiari, erriko jendiaren izenian, «deitu zezaiola kontzientzi garbiko esamiñatzalle jakintxuren bati, eta erriaren kontura esamiñatu zezala zuzen ur ark Latru de Trik esan zuen birtuterik berez bazuen edo ez». Alkatiak begiratu zuen alde batera eta bestera; eta jakiñik Tolosa Frantzikuan bazela eskatzen ziran kondizioetako gizon bat, deituta agindu zion uraren esamiña egin zezala.

        Gizon onen izena Filol zen, egiaz jakintsua, eta gañera maisua jakinduri ontan. Egin zuen egun gutxiren buruan uraren esamiña, eta ara beste asko gauzen artian zer esaten zuen: «Lurdesko arkaitzeko iturriko ura, edateko ur ona eta kare-arria duten mendietako uren antzekua da. Ur ori artuta gertatu diran sendatze miragarriak ezin litezke esplikatu oraindaño gizonak dakigunakin, ur orren kalidadien bitartez. Ur orrek ez du bere izatez osasuna eman lezaken kalidaderik».

        «Tolosa (Frantzikuan), Aguztuaren zazpian, 1858.

Filhol».

 

aurrekoa hurrengoa