www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama Birjiņaren agertziak
Franzisko Goņi
1906

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ama Birjiņaren Agertziak eta gaņerako Lurdes-ko gertaera goguangarriyak, Francisco Goņi. Florentino Elosu, 1908

 

aurrekoa hurrengoa

IRUGARREN IRAKURGAIAREN IRUGARREN SALLA

 

Lurdesko medikuen billeraren gañian

 

        Ekusirik Ama Birjiñaren agertzietatik laister Tarbes-ko Obispo Jaunak, Lurdesen peregrinaziyuetan jende asko biltzen zela konfesatzeko ta komulgatzeko asmuarekin, eta Lurdesko apaizak gutxi zirala ainbeste lagunentzat alako denboretan; bere kontuko egiteko oni zuzenbidea emateko, Lurdesen apaiz batzuek beren legiakin jartzia pensatu zuen, Masabiellara zijuan jendiarentzat.

        Ama Birjiñaren eta Relijiuaren onrarako, apaiz ootatik bi milagrorik sonatuenak eskribitzen asi ziran, eta aiek bete zituzten Lurdesko gertaeren gañian an bertan eskribitzen den istoriaren lenbiziko ogei libruak. Mediko batek edo bestek zeukaten Lurdesara zijuazen arien kontua, eta aiek milagruak ere esamiñatzen zituzten.

        Biña geruago, ekusirik mediku ook bear adiña etzirala eta istoriyare aiek eskribitzia obia zela, bi gauza ootarako, apaizarenaren antzera, medikuentzat ere billera bat egin zuten; onela apaizen eta medikuen artian milagruak esamiñatzeko tribunal eder bat osatzen zutela.

        San Maclu (St. Maclou) zeritzaion bat izandu zen billera au jarri ta zazpi urtian giatu zuena. Beti bertan bizi diran medikuak ez dira asko; biño, nola kanpotik juaten diran guziak esamiñetan parte artu bai lezaketen, ez dira ok jostaketako gauzak izaten.

        An juntatzen dira onak eta gaixtuak, kristauak eta jentillak, katolikuak eta erejiak; eta denak nai duten guziya, eta nai duten bezela ekusi eta esan lezateke; an bakar bakarrik, jakinduririk eta arrazoirik gabe itz egitia galerazten da.

        Orrengatik dira Lurdesko milagruak, jentillentzat gauzarik arrigarrienak, erejientzat miñik geiena ematen dienak, eta katolikuentzat egiazko garaitziak eta onrak; bada Lurdesen, gaistuak eta fedegabiak nai duten guzia Relijiuaren kontra esaten dutelarik eta nai dituzten difikultade guziak milagruak ukatzeko jartzen dituztelarik, alaz guziaz ere eunka milagruak urtero ontzat ematen dira.

        Milla zortzireun da larogeita amabigarren urtian, eun da ogei mediku exeri ziran milagruak juzgatzeko tribunalian; milla zortzireun da larogeita amazazpigarrenian, berreun da ogei; andik urteta erdira irureunetaraño allegatu ziran.

        Medikuen billerak lenbiziko zazpi urtietan berrogeita amar bat milagro ontzat eman eta eskribitu zituen urte bakoitzian; eun, milla zortzireun da larogei ta amabigarrenian; berreun da ogeita amar, andik bost urtera.

        Orain Apirillaren amabostetik Burubillaren amabost artian juntatzen dira medikuak, egunero sei ordu lanian iraguaz; asko milla milagro ontzat eman dituzte, eta millaka ta millaka dituzte esamiñaren zai daudenak ere.

 

aurrekoa hurrengoa