www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama Birjiņaren agertziak
Franzisko Goņi
1906

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Ama Birjiņaren Agertziak eta gaņerako Lurdes-ko gertaera goguangarriyak, Francisco Goņi. Florentino Elosu, 1908

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN IRAKURGAIAREN BIGARREN SALLA

 

Gaixtoen alperrikako alegiñak

Lurdesko gauzak aztu-azitziagatik.

 

        Aitatu nuen lenago nola mutikoen batzuek ere asi ziran esaten, aiek ere Ama Birjiña ikusten zutela, eta ez dakit zer beste berriketa. Mutil ook atera zuten itxituraren barrenan sartzeko baimenare, eta egin zituzten an lotsagabekeri pranko, jendiak bedeinkatzeko ematen zizten gauzak ostuaz eta beste asko modutara. Arrazoiakin asi ziran guziak esaten, gobiernuko jaunen egitekua zela au, onela Ama Birjiñaren gezurrezko agertzien bitartez, egiazkuak ere aztu-azitzeko.

        Ez dakigu seguru zer gertatu zen; zergatik onelako gauzetan, egiten dituztenak izaten dute kontua jakin ez ditezen; biño nere ustez, arrazoi zuen jendiak. Nola nai delare, etzitzaizkan Lurdesko parrokuarire gauza ook asko gustatu; eta orregatik bota zituen beriala mutiko aiek elizatik kanpora.

        Gauza ookin naspilla pranko sortu zen; eta Jakomet eta Massy jaunak, ezaguturik denbora ona zela au, kortian onelako gauzen kontua zuenari itz egiteko, beriala eskribitu zioten karta bana, gezurra pranko esanaz, gauzak ziran biño aundiaguak egiñaz, eta erakutsiaz egin zezaken gauzik onena zela beriala Obispo jaunari agintzia «debekatu zezala geiago Masabiellara juatia, iturri artako ura edatia, eta Lurdesko gauzen eta gertaeren gañian itz egitia». Etzegon gauza gaizki pensatua.

        Rulan (Rouland) zeritzaion korte-gizon ark, naiz elizako gauzetarako fedegabia izan, sinistu zuen kartetan irakurri zuen guzia; eta eskribitu zion Obispo jaunari, kartetan irakurri zituen gezur guziak jarriaz, eta eskatuaz azkenian debekatu zitzala Masabiellko gauza guziak.

        Au zen Rulanek nai zukiana, orrela beti Eliz Ama Santa azpiratua eta indarrik gabe gelditu zeiyen; biño, naiz ministrua izan kortian eta ez alere umilla, etzuen nai zuena egin, ez ark eta ez Massyk eta Jakometek ere.

        Lurdesko gauzen esamiñaren gañian bere ordena edo agintia emanta beriala, artu zuen Obispo jaunak ministruaren karta. Zer pensatu ote zuen bere artian, ainbeste gezur eta lotsagabekeri ministro baten kartan irakurrita? Berialaxe erantzun zion Rulani, karta luze batian gauzak ziran bezela jarriaz, gezurrak egiarekin aienatuaz, eta ederkierakutsiaz nola (naiz ministrua izan), jendia ederki engañatzen saiatzen zen; zergatik etzen Laurenze jauna egia esateko beldurrik zuen gizona. Baita ere esaten zizkan Massyk, Jakometek, alkatiak eta gañerako buruzariak Lurdesen egin zituzten burutaziokeriak, eta nola jendia naiko minberetua zegon; eta azkenian jartzen zion nola ark, askoren eskaerai begiratuaz, bere ordena eman zuen, eta ezin zezakiala eskatzen ziona egin. Ministruak etzion berriz eskribitu; obia zen lenagore eskribitu epazuen.

        Ekusirik gaiztuak, Obispo jaunak bildu zituen jakintsu aiek gauzak ontzat ematen bazituzten, galduak gelditzen zirala, bazter guzietan periodikuen bitartez izugarrizko eskamilla eta zalaparta ateratzen asi ziran. Eta ez bakarrik Lurdes aldian, baizik baita Parisen ere eta gañerako Frantziko aieketan, eta Alemanian, Ingalaterran, Italian eta beste asko lekutan.

        Egiten zutena zen, berebizko gezurrak eta lotsagabekeriak esan, orrela Lurdesko gauzen sona gaiztua egiaren fama biño lenago zabaldu zeiyen. Batez ere itz egiten zuten Laurenze Jaunaren eta berak bildu zituen jakintsuen kontra, zergatik laixter ezagutu zuten aiek zirala aien etsairik gogorrenak. Biño, periodiko on askore egiaren alde atera ziran, gaiztoen periodikuakin Obispo jaunak Rulanen kartakin egin zuena egiñaz; eta etzen egiarentzat kalte aundirik izandu, zergatik eskamilla onen bitartez Lurdesen gertatutako gauzen berri bestela biño askoz geiagok jakindu baitzuten.

        Nola aieka guzietan eskamilla aundia atera baitzen, jakindu zuen Napoleon irugarrenak, Frantziko Enperadoriak ere Lurdesen zer gertatzen zen. Denbora ontan Biarritzen bizi zen, uda partia zelako; eta egun batian juan ziran berarengana Arzobispo jaun bat eta lengo denboretan Diputadua izandu zen beste gizon bat. Entzun zituen oon aotik ere Lurdesko gertaerak, eta baita ere zer lotsagabekeri egin zituzten jendiarekin eta Masabiellko inguruan Massy, Jakomet eta aien antzekuak; pranko aserretua ain gaizki portatu ziralako, berialaxe abisatu zion Massyri telegrafoz kendu-azi zitzala segituan Masabiellko esola, ol eta beste traba guziak.

        Estu aski geldituko zen Massy jauna abisu au artu zuenian; zergatik, alde batetik Enperadoriaren itzak zorrotzak ziran, eta beste aldetik aundia zen beraren arrokeria, eta beragatik baita jendiak parra egingo ziolako beldurrare. Etzekien zer egin; eta lenbiziko egunetan ixilik egondu zen, ezer agindu ezpazioten bezela. Biño jakindurik Enperadoriak Massyk etzuela beraren agindua egin, birali zion beste abiso bat oraindik zorrotzagua.

        Orduan bai Massyri beldurra sartu zitzaion ezurretaraño; eta ekusirik, agintzen zitzaiona egiten ezpazuen, agintaritza eta berak zakartzien pezetak galdu biar dituela, esan zion Jakometi «kendu zitzala Masabiellko soldadu ta xandarmak»; biño gañerako gauzak zeuden bezela utzi zituen, au guzia lotsa txikiagua izan zeiyen egiñaz.

        Gauzak onela ziarduela, etorri zen Lurdesara korteko gizon bat; eta Massyk, guzia daldaizan gizon onek Enperadoriari Masabiellko itxitura lenago bezela zegola esango ziolako beldurraz, deitu zion alkatiari eta agindu zion «kendu zitzala aguri aguro Masabiellko esola ta traba guziak». Orra bere burutazio lotsagabiengatik zenbat estutasun pasa zituen gizon fedegabe onek; orrelaxe gelditzen dira onelakuak, lengo bertsolariak ziona,

 

                «Merezitako paguak

                arrapatuta galduak».

 

        Alkatiak bando bat eman zuen esanaz, kenduko zuela Masabiellko itxitura, eta juan zitekiala nai zuen guzia errezatzera eta miñez zeudenentzat ura eramatera. Noizbait biarta bada, garbitu zuten Masabiellko bidia eta ingurua. Pensa zenbatekua izango zen jendiaren atsegiña.

        Juan ziran, bandua entzunta beriala, berebizikuak oraindik esolak kendu biño lenago Ama Birjiñari biotzez agur egitera, jarro eta beste ontzi asko ura eramateko eskuetan zermazkitela. Nork esan beren poz eta alaitasuna? Nork, nolako deboziuarekin errezatzen zuten Errosario santua? Arrazoi zuten.

 

aurrekoa hurrengoa