www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bordel bertsularia
Juan Etxamendi, «Bordel»
XIX. mendea

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bordel bertsularia, Bordel (Jose Mari Satrustegiren edizioa). Auspoa, 1965

 

aurrekoa  

SORTUZ GEROZ GUZIEK

 

Sortuz geroz guziek

zor dugu hiltzia,

deusik ezta gure

munduko bizia,

kita dezagun beraz

hemengo auzia,

garbiki esamina

gure konzientzia;

bertze munduan da

gure justitzia,

azken sententzia,

zer ordu tristia,

eternidadeko

penaren luzia!

 

Pena hetaraz geroz

ez da libratzerik,

eternidadiak

ez du finitzerik;

zenbat arima gaixo

han kondenaturik,

sekulan libratzeko

ez experantxarik!

Hetaz oroiturik,

gauden doluturik,

umiliaturik,

etsenplu arturik,

noiznahi partitzeko

lur triste huntarik.

 

Jaunak igorrien du

zerutik galdia,

erioa du bere

mandataria;

haren erranez geroz

juaiten ahal gira,

gure yaiatzaliak

prest egonen dira;

guk egin ongia,

bai eta gaizkia,

heien arabera

yuiaturen gira;

memento lazgarriak

ordukoak dira.

 

Mundu huntako penak

deusikan ez dire,

bertzekuen aldian

itzalaren pare;

urtiak miliunka

pasaturik ere,

miserikordiarik

an ez da batere;

zeruko errege,

egizu fagore,

oro zuri gaude,

hortik altxa zaite

gure arima gaixo

doloratuen jabe.

 

Andre Dena Maria

Birjina garbia,

zure laguntzaren

beharrenta gira;

zeren ofentsatu dugun

gure gidaria,

zure Seme dibino

eta Jaun aundia;

gaiten umilia,

denboraz balia,

eternidadiaz

oroitzen bagira,

zeruko teak

idekiren dira.

 

Nahi balin ba'gira

hil eta salbatu,

artean behar dugu

denek konbertitu;

bekatu egiteko

kostuma kitatu,

lehen eginetaz

urrikitan sartu;

ez berriz lerratu,

ahalaz behiratu,

ongi konfesatu

hiltziaz oroitu;

denbora joan eta

ez dugu probetxu.

aurrekoa