|
APEZENAK
(1876)
Airea: «Kattalin ttuku, ttuku, Kattalin arina»
Karlosen desira zen
Espaiñian nausi,
suieten publikatzen
nahi nuke asi;
nola kurritzen baitu
montaña eta sasi,
ladronkerian baizik
ez dute ikasi.
Karlos abiatu zen
sazerdoten lagun,
tema ortan direla
badu zonbait egun;
guk emanak nun diren
ez dira ezagun,
zer etxeko semiak
dotatzen ditugun.
Nahaskerian dabiltza
zonbait sazerdote,
berak direla kausa
ez ditugu maite;
gizon gaixtua frango
konberti lirote,
mintzo diren bezala
goberna balite.
Sazerdotek diote
otoitz egiteko,
Karlos benedikatu
setimorendako;
ladronguari benta
huna eman dako,
lurreko abitante
guzien publiko.
Ohore bide zaio
karlisteriari,
noblezia dutela
gerlaren gidari;
batailan segurretik
nahi dute ari,
garrik formatu gabe
kabaleriari.
Karlisten usaia da
ez abantzatzeko,
entregu ez badira
batailan artzeko;
sasiko alderdia
baliatzen zako,
otsuen gaztelura
erretiratzeko.
Laborari gaixua
aisa da erori,
hobenik egin gabe
sekulan nehori;
sortu giren guziek
ba dakigu hori,
zorrik ez ginuela
Karlos setimori.
Karlosen abantailak
nahi tuenak aditu,
traidore horiekin
faboriak ba ditu;
nazione guzia
arruinatu gaitu,
lorian bizi ginen
ez balitz agertu.
Zonbaitendako on da
haren agertzia,
guri tokatu zauku
anitzen galtzia;
arrazoina ezin pasa,
hau ezin-bertzia!
nagusi den partia
beti sinetsia.
Laborari pobriak
derama bizia,
lurrarekin borroka
denbora guzia;
familiako eskas
bere irabazia,
apez edo notari
hobe da jartzia.
Karlosen defentsorrak
jarri ziren teman,
oren baten bakerik
ez dagute eman;
erdiak destruitu,
beste erdiak ereman,
obra onik indute
gure erresuman.
Karlosen defentsorrek
duten pasionia,
guziak ohoinguan,
zer anbizionia!
Konformatzen asi da
gure nazionia,
esku onetan dela
errelisionia.
Adinetan aitzina
izanikan ere,
egiaz mintzatzeko
ni ez niz erabe;
afer tunante batzu
gure onen jabe,
lehen zerbait zutenek
orai deuse gabe.
Baliatu direno
zerbait engañioz,
bakerik etzitaken
heien amodioz;
errefusarik gabe
egonak serios,
Jaun aundi egin dire
gerlaren medioz.
Kanbiatzen asi da
Karlosen segida,
famaren arabera
flakatzen ari da:
Frantziarat omen du
eraiko salida,
segur naiz montañetan
ez dagola fida.
Finkatu nahi zuten
Karlosen legia,
ez litake komeni
erten dun egia;
injustuak bai dira
dena zarkeria,
Espaiñiatik ihesi
errege nahia.
Nafarrua eta bertze
iru Probintzia,
etzuten karri nahi
obedientzia;
orai obe lukete
umiliatzia,
ez badute bilatzen
esklabo jartzia.
Karlos damu litake
abandonatzeko,
maluroski sortu zen
gure penatzeko;
zer arrazoin ginuke
haren maitatzeko,
deretxorik ez du ta
orotan artzeko?
Erruak barna ditu
jenden maleziak,
deusik ez du balio
finaren biziak;
lana frango baluke
orai justiziak,
kastiga balitzate
traidore guziak.
Obraren arabera
dira informiak,
arrauinatu dituzte
gure eremiak;
bai eta galarazi
aitamen semiak,
piedade gabeko
gizon infamiak.
Indarra heldu zela
gobernamendutik,
Karlos ikaratu zen
guzien gainetik;
erretira egin du
ahal duen lekutik,
trenpian heldu ziren
etsaiak ondotik.
Diputazionia
pasatu zen lehenik,
nahi zuten xikana
guzia eginik;
ez ahal da nehore
Europan gizonik,
oriek bezain aisa
aberastu denik.
Formatu zirenian
bataila kanpalak,
fite bildu zituzten
karlistek egalak;
benedika ditela
armada legalak,
biba Alfonso eta
haren jeneralak.
Jaunaren azotia
ez bezate etsi,
flakatu arteraino
ez dute sinetsi;
igortzen ahal dute
Espaiñari goraintzi,
sekulan ez dirote
gobernurik bentzi.
Nola baita sobera
Karlosen botuko,
badakit ez nautela
grazian artuko,
ni ez niz aintzinago
deusetan sartuko,
In aeterno ez dute
par ori pastuko.
|
|