www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bordel bertsularia
Juan Etxamendi, «Bordel»
XIX. mendea

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bordel bertsularia, Bordel (Jose Mari Satrustegiren edizioa). Auspoa, 1965

 

aurrekoa hurrengoa

NAPOLEONEN BERTSUAK

        (1870)

 

Napoleon juan dela

Frantziatik kanpo!

Hari eman dakote

estakuria frango;

nausi atera balitz

Prusiarendako,

etzuten ez guziek

abandonatuko.

 

Napoleon juan dela

dudarikan ez-ta,

ez baitzion bentzitu

oraiko disputa;

pentsaketa egiteko

tenoria baita,

zer irabazi dute

hura galdu eta?

 

Napoleon nola den

apal eroria,

Frantzia lagundu duen

enperadoria!

Malurra malur dela

nun da ohoria?

Abandonatu dute

beren faboria.

 

Arribatu zenian

bazaine hori Metzen,

haren armada guzia

huntan desegin zen;

inbidiarik bezik

ez dugu aditzen,

gerra frantsesen eta

bitoria bertzen.

 

Opinionia du

bakotxak beria,

gisa hortan galtzeko

enperadoria,

bertzetan ere bazen

zerbait larderia,

entregatu zelarik

haren armeria.

 

Armak eta gizonak

dira entregatu,

uroski ez bai dira

guziak suntsitu!

Egundaino ez dugu

bertzerik aditu,

zonbaiten fantesiak

oro galtzen ditu.

 

..........................

..........................

..........................

..........................

gizon aundia frango

bazela Parisen,

bainan balentriagorik

ez dugu aditzen.

 

Napoleon beldurrez

emigratu dena,

makurrik egin gabe,

bai du aski pena;

gizon abila eta

justua lehena,

olaxe paratzen due

zuzen dabilena.

 

aurrekoa hurrengoa