Parentesiak (etabar)
Joxean Muņoz

Hordago, 1984

 

 

R.I.P. malbaz koloretutako

minutu guztiak

edo urdinez Caran D'Ache

euskarri guztiak

eskailerak eta egunsentiak

tarjeta postaletan

keinurik maitakorrenak,

iragan direlako berdinduak,

edozein zuhaitz, haranetan

itzal edo tontorretan ehortziak

      (bitez)

amorruari eusteko kemenik ere

ez bait da geratzen

        (baketan)

 

Parentesiak (etabar)
Joxean Muņoz

Hordago, 1984