|
Parentesiak (etabar)
Dena jeometriatik oso gertu
eta basoaren kontra,
landareak landare bait dira
bakan bere lur exaktoen,
bakoitzak bere orlegi
tasun propioa erabiltzen duelarik
arma fronterizo bezala.
(Jeometriatik oso gertu)ko
mundu orlegi bat,
non hegaztiek bakarrik duten,
hegaletan,
haragiaren kolorea.
Baso bat
zurbila
baina baso ez dena
non landare bakoitzak bere lore propioa duen
beste lore propioengandik hurbil
(hurbiltasunezko baso)
izen amankomunen kontrakoa, jeometria
izatera sekula ailegatuko ez dena,
sugeek hornatzen dituzten begietan
(zure)
terziopeloak sortzen bait du
ia baso eta ia jeometria den
ia gabeko munduaren atari
beltz, laztan,
beldurgarria.
L.
Momentu exaktoen perfekzioan
agertzen zaren
dardar sekula itzuliko ez zarena.
Parentesiak (etabar) |