|
Parentesiak (etabar)
aspaldi idatzi nuen «final»
(amaiera)
baina zure odola ostiralen zainetatik
adbersatiba guztiak erabiliz
ispilu guztiek ikusi nautela
hamaika aldiz ukatu dut «te quiero» edo «maite zaitut»
(banala)
baina euskorra zara eta
metroak sei minuturo pasatzen
intermitentea
nere poemei fetxak jarri
eta kentzea bezainbat
nolanahi eta edonon «maitea» (etab.)
esateko inpulsoa bezain ebakia
puntuz eta interlineaz osatutako
(«nere maitea» baita ere)
ate jiratorioa.
Metroak norabide kontrariotan
baina ba dakit
beti itzultzen direla, beti
jira egiten, errailak
eraztun infinito bat direla:
ostiralek soka bat urtearoz urtearo
eta kupidarik gabe, amaiera (final)
guztiak ezabatuz alferrikaltzen dituztela ispiluak
mihin puntan mantentzen (betiko hitz banalak)
ostiralero azaldurik debekua mantentzen didazula
ezin dudala ezingo dudala zure oroitzapena
ukatu: contradecir, negar, rechazar,
rehusar, renunciar.
Parentesiak (etabar) |