Parentesiak (etabar)
Joxean Muņoz

Hordago, 1984

 

 

Esan «A», esan «B» zure izena nola,

aitortu «zure» dela izen propioa

ez dakidala kontatzen: «A»rekin (...) «B»rekin (...)

bereizterik ez dagoela

berdintasunak direla ugazaba eta ez

anekdotak,

jakin, susmo eginez

antzeman

ezpain guztiak izen jeneriko bihur daitezkeela

eta izen propioak oroitzapen pribatu

telefonaldi guztiak «bai esan?» bezala.

Adi-

erazi A edo B edo zure izena

(gehi zure izena)

akumulazioak ez du-eta bizkar hezurrik

ez badira korapiloak, lokarri muturrik gabeak

eta kate bat, burniak apenas seinalatzea lortzen duen

hutsunez osatua

(eta horregatik) antzeman

biografiarik gabeko hitzetan datzala

etendako hari gorriaren zatia

hiztegiaren edozein orrialdetatik

jaso

minuskulazko letratan

idatzi

(nere zure) laztanek libratu nautela

A, B, D, deitzetik

(nere izenetik nola)

azaldu

«nere» dela ene izen propioa.

 

Parentesiak (etabar)
Joxean Muņoz

Hordago, 1984