Parentesiak (etabar)
Joxean Muņoz

Hordago, 1984

 

 

Zeintzu dira zure eguraldiak?

Zein zure

argirik maitatuenak?

zure ordu

zure kale

zeintzu

zure begiak larrutzeko nor

direnak?

Zein, negarretan

zein, ezinegonean,

eramango zaituen

(egunen batetan)

eraman egingo zaituen

Akordea?

Hotzikarak jandako zakurra ikusi dut deslai

bart

kallejoian.

Non hormak marra hori bat duen.

Igeltsozkoa.

Non arbolak amnesiari eman zaizkion.

Zeintzu dira? Non

dira?

:Dira izarrek llantuz erdituak

dira antzinako zantzuak kuidatzen dituzten lagunak

(A.)

da akumulazio bat

edozein akumulazio

zein akumulazio? Beti eraman zaitut leku berberetara

non San Jose loreak

ikusi ere ez diren egiten

(ihartutako zenbait hortensia

besterik ez)

eta huntzak baretzen duen horma

-ren atzean

ikusi nuen lehen aldiz

piszina bat

eta gero beste zenbait piszina ikusiko nituen

erreflejoak, ba dakizu

—historiak——

Kallejoietan, ispiluak

non dira?

galdetuz,

San Jose loreak non?

galdetzen.

Baina ba dakizu

nola jakingo duzu?

zein den

argiaren egoitza.

Edo zeintzu diren zure

eguraldiak.

Noiz esan behar zaion ekaitzari bai,

baietz,

noiz sinatu behar den

betirako,

nota antzematen den

hemen nago

esateko garaia

zera

:naiz esateko ordua.

 

 

Parentesiak (etabar)
Joxean Muņoz

Hordago, 1984