Parentesiak (etabar)
Joxean Muņoz

Hordago, 1984

 

 

Ostro bat

beste ostro batek

berdetzen. Abar bat

eta abar

bat eta zuhaitzenpean

goroldioa, argiaren printzak

ezin zapuzturik.

Lore bat agian

(amapola)

beste lore bat: amapola

(eman dezagun).

Abar urrunetan

eta abar

guztietan

ostro bat, ostro bat-

ek

berdetzen.

 

Parentesiak (etabar)
Joxean Muņoz

Hordago, 1984