Parentesiak (etabar)
Joxean Muņoz

Hordago, 1984

 

 

(non dira udako ilunsentiak

paper naranjaz bildutakoak)

klabelin guztiak denda berdinean izan dira erosiak,

ihintzaren negozioan,

tabernariek formola saltzen dute

etsipenaren autobusaren kolan

alegratzeko aukerak nahi aina        sonría

paseatzeko eskubidearen truke

pareja guztien amodio itxurosoa irentsi behar

dulce begirada lotsagabeak

(non dira udan bildutako)

lehen personan

eskribitzeko ausardia

(paper naranjaz)

edozein proyecto de futurori saldua.

 

Parentesiak (etabar)
Joxean Muņoz

Hordago, 1984