Parentesiak (etabar)
Joxean Muņoz

Hordago, 1984

 

 

Eguzkia autocollant

arbolen ingurutan, eta leihoak,

basso ostinatto, leihoak

(zenbait izpi.)

Egarriaren ardatzari lotzen zaio

area baino euskorragoko galdera

frágil

irrifarra ez bezala.

Eguzkiaren atzekaldeko etiketan

hitz bat irakurtezina,

antsia uxatu ezina

zorrotza

irrifarra ez bezala.

Gonek leihoetan utzi zuten siluetaz

eta malbabiskoaren perfumez

hartzen du odol tantak

urrearen kolorea.

Eguzkiak galdera guztiak

infinitiboan errepikatzen

heriotzaren deklinabidea

leihoetan itsasten den artean

(basso ostinatto)

made in sensazio bat.

 

Parentesiak (etabar)
Joxean Muņoz

Hordago, 1984