Parentesiak (etabar)
Joxean Muņoz

Hordago, 1984

 

 

tutti-fruttizko arratsek aginduta

txintxetaz itsasi nion gauari zure izena.

Ulertzen dut

gauza asko ez daitekeela konta

baina inpulso batzu jaio berriak izaten dira

hortzik eta hilerik gabekoak

        (:gure mantak haizetaratuko ditut)

bestearekiko ardura neurrizgainekoak

(irrifar zorabiatuek bataiatutako instantetan ezagutzen denak)

edertzen gaitu:

        alde guztietan dira natazkoak hasperenak.

Mozkorraldiak ditut telefonoaren numeroak baino maiteago

ez zaitezela inoiz orden alfabetiko bat izan

hobe duzu ajenda guztietatik desterratuta

          :erre egingo ditut zureak ez diren gauak.

Ametsak kristalezkoak direnean

ez da ihintzezko eskuak baino gauza ederragorik.

 

Parentesiak (etabar)
Joxean Muņoz

Hordago, 1984