Eguzki oro da itzalaren seinale
Kheops eta Kefren eta Mikherinos
nork ohostu zizuen hutsunearen eskubidea
nork profanatu zituen gelaz zuen sabelak
kamarez eta pasabidez, nork
irudi, hezur, urre, zuen itzalak zirtzilatu.
Orru egiten du,
Kheops, kexu dagi
Kefren,
arratsaldeek deuseztatzeko duten gelditasun infinitoaz
palmondoetan minberatzen den
desertu-haize ezkatatuak.
Non utzi zenuten desagertzera
eguzki ororen aginduko itzala
hutsunerik sarkorrena:
—Mikherinos——
iluntasuna
-ren
itzalaren argia.