Parentesiak (etabar)
Joxean Muņoz

Hordago, 1984

 

 

Zertarako detaileak, deskripzio personalizatuak

denak alferrik badira, denek

akabera berdina badute, errepetizioa

                                              -ren

zirkuloan, ala ni naiz

soilik akorde bat gozatzen dakiena

eta minutu guztietatik

akorde berbera xurgatzen duena, malenkonia

bat, postdata, anotaciones a pie de página:

                                    fragmentorik egiazkoenak

bisagraren funtzionamendua ikertu nahi duten

-ak, beti bisagra bat zeinak irrifarra

irrifarrarekin berdintzen duen

edo flekiloa

estaltzen duen begiekin, laztan bat

eta hitz doble bat, musua eta larrua,

baina zertarako jarraitu,

ezin bukatuz gauzak

hitz errenkak eskribitzen

gauzak ezin bukatuz

rejistro monotono eta itxierarik gabean,

ez bait da sekula osatzen

                          zirkulo hau

nik «errenka» esan diodana

eta «errepetizioa» (hipotesis bat)

(irauteko behar den) (hipotesis minimo bat)

laztan guztiak albainduz

albainduz bakardade guztiak

                  soilik oroitzapenez elikatzen diren urte

(hainbeste!) guztiak

nola eutsi nola mantendu

                    bizirik

begien harritzeko gaitasuna, zure ezpainak

nola gorde zure izena C. eta L. edo J.

                                                  -ren forman

izan gabe, beste gau guztiekin batera, alegia

          —baina zertarako——

amets eta egia guztiekin batera

            baina zertarako

        difuminatu

zure behatzen zantzua, esku dardartiak, perfume

zertarako, berriz, oroitzapenak

indartu eta isileraztea-

                          ren

balantza hau

ez bada sutantiboen azpitan ere

zure laztanak daudelako

zelatan.

 

Parentesiak (etabar)
Joxean Muņoz

Hordago, 1984