Parentesiak (etabar)
Joxean Muņoz

Hordago, 1984

 

 

Kanela usain horizontala

habeen artean

ernetako arrasto zahar zenbait

udaberrirako

kareatu zituzten hormetan

zure sorpresa persianaz irekitakoa

zurbiltasun horizontal hura, J.S.B.

(zein ote zure tristura

zein ote

argiaren pisu espezifikoa)

voilà esanez esnatzen diren argi azauak

bultzi berdeak harramazkatzen

inoiz, inon, minutu kubikoak

hausterik izango balitz bezala

ezin onarturik

ba dela leku bat

(zure izena) deitzen dena

baina nola jakin

zelofanez estalitako espazioan

kanela usaina beste seinalerik

eskeini ez baduzu.

 

Parentesiak (etabar)
Joxean Muņoz

Hordago, 1984